1 junio, 2017
Euskadi

Donostia: Relatoría tertulia Renta Básica y próxima cita 06 de Junio

(Más abajo en euskera)

En abril iniciamos la tertulia socioeconómica mensual impulsada por Economistas sin Fronteras en Donostia que, en esta primera ocasión, giró en torno a la renta Básica (RB).

Os invitamos a participar en la próxima tertulia, el 06 de Junio a las 18.30h en la Sede Coordinadora de ONGD, Kalapié y Fiare (Iparragirre, 8) en Donostia. 

Confirmación de asistencia: ecosfron.euskadi@ecosfron.org

Javier Iñiguez, colaborador de EsF,  realizó una breve introducción partiendo de la definición formulada por BIEN (Basic Income Earth Network), (ya que existe una amplia gama de Rentas Básicas con diversas características).

“Ingreso estable en cuantía y frecuencia, suficientemente alto como para que, en combinación con otros servicios sociales, constituya parte de una estrategia política para eliminar la pobreza material y para facilitar la participación social y cultural de cada persona”.

A continuación, detalló alguno de los rasgos más característicos de esta definición de RB:

  1. INGRESO PERIÓDICO, EN EFECTIVO, PAGADO POR EL ESTADO, COMO DERECHO DE CIUDADANÍA.
  2. INDIVIDUAL (no familiar, sin importar con quien se conviva).
  3. UNIVERSAL (a todo ciudadano o residente de pleno derecho).
  4. INCONDICIONAL (sin exigir ninguna contrapartida, ni de trabajo ni tan siquiera mostrar voluntad de trabajar, y cualesquiera que sean otras fuentes de renta).

Tras un primer recorrido histórico por algunos precursores de la RB, como T. MORO y J.L. VIVES en el siglo XVI, , T. PAINE en torno a la Revolución Francesa, socialistas utópicos como Charles FOURIER y su discípulo  J. CHARLIER  en el siglo XIX, o, ya en el XX, B. RUSSELL o E. FROMM, y muchos otros,  precisamente en la década de los 80, comienza en torno al colectivo “Charles Fourier”  liderado por P. VAN PARIJS una intensa actividad académica de investigación y debates, así como un creciente activismo. Importante fue la creación de BIEN, primero a nivel europeo, y luego su transformación a nivel mundial en el Simposio de Barcelona en el año 2004. Recientemente se ha producido un gran revuelo, sobre todo a partir de la difusión del Informe de la Universidad de Oxford sobre “El futuro del Empleo” (2013) y la posible desaparición del 47% de los empleos actuales si avanzan, tal como se prevé, los procesos de automatización, y no se crean, a un ritmo adecuado, suficientes nuevos empleos. Algo que podría obligar a desligar, al menos en parte, ingresos de empleo.

Así mismo se comentaron experiencias recientes o próximas en lugares tan dispares como Alaska y Namibia, Ontario y Brasil, Finlandia y la India o algunas ciudades holandesas como Utrecht. Incluso en Gipuzkoa, el Departamento de Política Social presentó un estudio, dirigido por Jordi ARCARONS, sobre la posibilidad de financiar la RB en nuestro Territorio Histórico, mediante una reforma del IRPF.

En rápidos trazos, queda esbozada la RB y algunas pequeñas aproximaciones.  Una idea ambiciosa y desafiante, que despierta numerosos apoyos y rechazos tanto en la derecha como en la izquierda y que mantiene vivo un debate complejo y apasionante tanto por el interés de sus objetivos como por la ausencia de bola de cristal para conocer con precisión  cuáles pueden ser las consecuencias no deseadas y en qué medida se pueden conseguir las metas más atractivas.

 Y así se abrió el debate entre las personas asistentes a la tertulia, revisando las principales razones en favor de la RB, destacando su posible capacidad para aumentar la autonomía y dignidad de todas las personas para desarrollar su propio proyecto personal, para evitar la estigmatización producida en numerosas rentas “condicionadas”, su utilidad para distribuir la parte de los bienes producidos “atribuible” a la Tierra, los Recursos Naturales, el Progreso Tecnológico heredado  o conseguido socialmente, etc…

Una de las primeras preguntas planteadas fue:¿ Quién de las personas asistentes a la tertulia creía que la RB era un proyecto realizable a medio-corto plazo? Pocos lo veían fácil, y fueron más los que veían necesario seguir avanzando en investigación, experiencias  y debates para conseguir un mejor diseño, asumible por una clara mayoría social y suficientes fuerzas políticas que  puedan ponerla  en marcha con expectativas, ampliamente compartidas, de éxito.

A partir de ese momento el intercambio entre los participantes adquirió un ritmo autónomo, en un clima de gran participación y apertura a los interrogantes y la pluralidad de opiniones, ejemplo mismo de las dudas y contradicciones que acompañan al debate sobre la RB.

Se planteó el concepto de “vida digna” y su traducción, en cuantía económica, de la RB; si se podría incluir como un derecho más de los Derechos Humanos, o si ya estaba incluido en alguno de ellos.

También se compartía la visión de que la RB, ella sola, no puede arreglar todos los problemas sociales. Otras medidas complementarias serán necesarias. Incluso surgió la pregunta ¿qué parte del Estado de Bienestar modernizado debía mantenerse y qué parte podía queda subsumido en la RB? Analogías y diferencias con la RGI. ¿Qué es más viable, el Empleo Garantizado o la RB? ¿En qué manera pueden ser compatibles?

Aunque no haya empleo remunerado para todas las personas en todo momento, sí hay actividades útiles y necesarias como cuidados, voluntariado, etc…Pero la RB ¿ayudará a la mujer a salir del papel único o preferente de cuidadora y labores domésticas o hará más difícil elegir el mix que ella prefiera? ¿Es de gorrones cobrar la RB y no hacer nada útil para otros? ¿No es deseable un cierto intento de corresponder, de reciprocidad? ¿Deberían poder seguir trabajando las personas jubiladas que lo deseen? Y si hablamos sobre el futuro del mercado laboral, ¿mejorará la R$B la capacidad de negociación de las condiciones laborales o generará  una presión a la baja de los sueldos al disponerse de un ingreso base? Y si, volviendo al punto de partida, estamos ante el fin del empleo por el progreso tecnológico ¿deberían cotizar los robots?

Tras dos horas de intenso debate, quedan muchas cosas por reflexionar. ¿Cuáles son las diversas alternativas de financiación de la RB? ¿Y sus costes de oportunidad? La distribución que exige la RB, ¿es justa? ¿Cómo influye en el derecho a la propiedad y sus modos de entenderlo y ejercerlo? ¿Cuál sería una hoja de ruta razonable para su aplicación? ¿Y su ámbito? ¿Tendría la RB un efecto llamada excesivo?

Sobre ésta y más cuestiones relacionadas con la RB seguiremos profundizando en la próxima tertulia, a la que os invitamos a participar el próximo 06 de Junio

Oinarrizko Errenta (II), Ekaina 06, 18.30h

Izen-ematea: ecosfron.euskadi@ecosfron.org

 GGKE/ONGD Koordinakundea, Kalapié eta Fiare egoitzan (Iparragirre, 8) Donostia

Joan den apirilaren 6an, Mugarik gabeko Ekonomialariak erakundeak sustatutako hileroko solasaldi sozioekonomikoari ekin genion Donostian; lehen aldi horretan, oinarrizko errentari (OE) buruzkoa izan zen.

Javier Iñiguez MgEko kolaboratzaileak sarrera labur bat egin zuen, BIENek (Basic Income Earth Network) formulatutako definizioa abiapuntu hartuta (izan ere, oinarrizko errenta mota asko daude, hainbat ezaugarri dituztenak).

“Diru-sarrera egonkorra, bai kopuruz eta bai maiztasunez, eta behar bezain handia, nahikoa izan dadin, estrategia politiko baten parte izanda, eta beste gizarte-zerbitzu batzuekin batera, pobrezia materiala ezabatzeko eta pertsona orok parte-hartze sozial eta kulturala izan dezan errazteko”.

Horren ostean, OEren definizio horren ezaugarri bereizgarrienak zehaztu zituen:

  1. ALDIZKAKO DIRU-SARRERA BAT DA, ESKUDIRUTAN JASOTZEN DENA, ESTATUAK ORDAINDUTA, HERRITAR-ESKUBIDE GISA.
  2. GIZABANAKOARI DAGOKIO (ez familiari; ez du axola gizabanakoa norekin bizi den).
  3. UNIBERTSALA DA (herritar orori dagokio, edo bizilekua bertan izan eta eskubide osokoa den orori).
  4. BALDINTZARIK GABEA DA (trukean herritarrari ez zaio ezer eskatzen, ez lanen bat egiterik, ezta lan egiteko borondatea erakusterik ere, beste errenta-iturri batzuk edozein direlarik ere).

 

Historian zehar OEren gaian aitzindari izandako batzuek egindako ibilbidearen ostean –hala nola T. MORO eta J.L. VIVES, XVI. mendean; T. PAINE, Frantziako Iraultzaren testuinguruan; sozialista utopikoak, hala nola Charles FOURIER eta haren ikasle J. CHARLIER, XIX. mendean; B. RUSSELL eta E. FROMM, jada XX. mendean; eta beste hainbat–, hain zuzen ere 80ko hamarkadan, P. VAN PARIJS buru zuen Charles Fourier taldearen inguruan ikerketen eta eztabaiden jarduera akademiko emankor bat abiatu zen, bai eta gero eta aktibismo handiagoa ere. Garrantzitsua izan zen BIENen sorrera, lehenik Europan, eta gerora mundu osora izandako zabalkuntza, 2004ko Bartzelonako Sinposioan. Duela gutxi zalaparta handia sortu da, batez ere Oxfordeko Unibertsitatearen Enpleguaren etorkizuna (2013) txostena hedatu zenetik, eta kontuan hartuta gaur egungo enpleguen % 47 desager daitezkeela, aurreikusi den moduan automatizazio-prozesuek aurrera egiten badute eta ez bada sortzen, erritmo egokian, nahikoa enplegu berri. Horrek diru-sarrerak enplegutik banandu beharra ekar dezake halabeharrez, hein batean bederen.

Halaber, duela gutxiko edo hurbileko esperientziei buruz ere hitz egin zen, eta oso leku desberdinetakoak ziren: Alaska eta Namibia, Ontario eta Brasil, Finlandia eta India eta Holandako hiri batzuk, hala nola Utrecht. Gipuzkoan ere, Gizarte Politikako Sailak Jordi ARCARONSek zuzendutako azterlan bat aurkeztu zuen, gure lurralde historikoan PFEZaren erreforma bat eginez OE finantzatzeko aukerari buruzkoa.

Hala, ezaugarri labur batzuen bidez, OEren kontzeptuaren ideia orokorra eta haren hasierako hurbilketa batzuk zehaztu ziren.  Asmo handiko ideia da, erronka garrantzitsua dakarrena, eta aldekoak nahiz kontrakoak ditu, bai eskuinean bai ezkerrean. Eta haren bidez bizirik dirau eztabaida konplexu eta zirraragarri batek: batetik, haren helburuek sortzen duten interesagatik; eta bestetik, ez daukagulako kristalezko bola bat, zehatz-mehatz jakiteko nahi ez ditugun zer ondorio ekar ditzakeen, eta zer neurritan lor daitezkeen helbururik erakargarrienak.

 Eta horrela abiatu zen eztabaida solasaldira bertaratutakoen artean. OEren aldeko arrazoi nagusiak berrikusi ziren, eta nabarmendu zen ahalmena izan dezakeela pertsona guztien autonomia eta duintasuna areagotzeko, beren proiektu pertsonala gara dezaten, eta errenta baldintzatu batzuk direla-eta sortzen den estigmatizazioa eragozteko, eta erabilgarria izan daitekeela Lurrari esleitu dakiokeen ondasunen zatia, natura-baliabideak alegia, banatzeko, bai eta oinordetzan jasotako edo gizarteak lortutako aurrerapen teknologikoa eta abar banatzeko ere.

Hau izan zen planteatutako lehen galderetako bat: solasaldira bertaratutakoen artean, nork uste zuen OE epe ertain edo laburrean gauzatu zitekeen proiektu bat zela. Gehienei ez zitzaien erraza iruditzen, eta uste zuten beharrezkoa zela ikertzen, esperientziak partekatzen eta eztabaidatzen jarraitzea, diseinu hobea lortzeko, gizartearen gehiengoak bere egiteko modukoa, bai eta indar politikoen zati handi batek ere, abian jartzean denek arrakasta lortzeko itxaropenez egin dezaten.

Une horretatik aurrera, parte-hartzaileen arteko trukea modu autonomoan garatu zen, gogotsu eta galderekiko eta iritzi-aniztasunarekiko jarrera irekiaz, OEri buruzko eztabaidak sortzen dituen zalantzen eta kontraesanen adierazle.

Bizitza duin kontzeptua planteatu zen, bai eta OEri dagokion kopuru ekonomiko batekin pareka litekeen ere, eta ea Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean jaso daitekeen beste eskubide bat den, edota jada badagoen jasota haietakoren batean.

Beste ikuspuntu honekin ere bat egin zuten solaskideek: OEk, bere kabuz, ezin dituela konpondu gizarte-arazo guztiak. Beste neurri osagarri batzuk beharko dira. Galdera hauek ere sortu ziren: Ongizate-estatu modernizatuaren zer zatiri eutsi beharko litzaioke, eta zer zati gera liteke OEren barneko alderdi gisa? Zer antzekotasunak eta desberdintasun ditu DSBErekin? Zer da bideragarriagoa, enplegu bermatua ala OE? Nola izan daitezke bateragarriak?

Ez dago lan ordaindurik une oro pertsona guztientzat, baina badira jarduera erabilgarriak eta beharrezkoak, hala nola pertsonak zaintzea, boluntariotza, etab. Baina lagungarria izango al da OE emakumea lehentasunez izan duen rol bakarretik –zaintzailea eta etxeko lanak egitea– ateratzeko, edota zailagoa egingo du berak nahi duen mixa aukeratzea?  Bizkarroia izatea al da OE kobratzea eta besteentzat erabilgarria den ezer ez egitea? Ez al da desiragarria elkarrekikotasuna, besteari ere nolabait ematen saiatzea? Erretiratuta dauden pertsonek aukera izan beharko al lukete lanean jarraitzeko, hala nahi izanez gero? Eta, lan-merkatuaren etorkizunari dagokionez, hobetuko al du OEak lan-baldintzak negoziatzeko gaitasuna, edota soldatak jaisteko presioa sortuko du, jada oinarrizko diru-sarrera bat izateagatik? Eta, abiapuntuan azaldutakora itzuliz, enpleguaren amaieraren ateetan bagaude, aurrerapen teknologikoagatik, kotizatu beharko al lukete robotek?

Bi orduz gogotsu eztabaidatzen aritu ostean, gogoeta asko dago egiteko oraindik. Zer hautabide daude OE finantzatzeko? Eta zer aukera-kostu dituzte? Bidezkoa al da OEk dakarren birbanaketa? Nola eragiten du jabetzarako eskubideak, eta jabetza zer den ulertzeko eta erabiltzeko moduek? Zein izango lirateke hura aplikatzeko jardunbideak? Eta eremua? Gehiegizko dei-efektua izango al luke OEk?

OErekin lotutako galdera horietan eta beste batzuetan sakontzen jarraituko dugu hurrengo solasaldian, ekainaren 06an; gonbidatuta zaudete parte hartzera.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.