10 marzo, 2017
Euskadi

Donostia: TERTULIA SOCIOECONÓMICA MENSUAL/ HILERO SOLASALDI SOZIOEKONOMIKOA

Inscripciones: ecosfron.euskadi@ecosfron.org

La Renta Básica

06 de Abril a las 18.30h

 Sede Coordinadora de ONGD, Kalapié y Fiare (Iparragirre, 8)

San Sebastián

Desde Economistas Sin Fronteras tenemos la intención de iniciar una tertulia  socioeconómica mensual con el objetivo de crear un espacio permanente de debate libre y abierto sobre la actual situación económica y social en la que nos encontramos.

Nos enfrentamos a un cambio de época y creemos firmemente en la necesidad de debatir sobre los futuros que podemos intentar construir entre los diversos escenarios que se atisban en el horizonte. Para la transición hacia un nuevo modelo socioeconómico necesitamos compartir  los valores éticos que lo sustenten.

Los temas que tenemos la intención de abordar son temas actuales pero, a la vez temas de siempre, que afectan de forma directa a la sociedad presente y a la que queremos construir. Pobreza, Desigualdad, Empleo, Renta Básica, Fiscalidad, Pensiones, Producción y Consumo Responsables, Economía de los Cuidados, La Perspectiva de Género, Economía y Ecología, Modelo de Participación en la Empresa, etc., son algunos de los temas socioeconómicos sobre los que vemos una necesidad importante de avanzar en el debate democrático. Sin embargo, estos temas quedarán abiertos a la actualidad y a los intereses de las personas participantes en estas tertulias.

En todas las tertulias contaremos con una o dos personas, con cierto conocimiento en el tema a tratar, para que nos aporten en una breve intervención, su  información y visión general del tema, pasándose después a un debate abierto. Cada participante podrá también aportar sus reflexiones y/o sus discrepancias, generándose así un debate abierto entre todas las personas asistentes.

La participación es libre y abierta a todo tipo de pensamientos e ideas ya que se trata de dar visibilidad a las diferentes sensibilidades y posicionamientos en los temas a los que nos acerquemos.

Para recoger los debates que surjan de las tertulias, tenemos la intención de recopilar un breve resumen de las principales reflexiones y consideraciones aportadas en un documento que  difundiremos posteriormente.

Próximas citas: 11 de Mayo/ 14 de Junio

Izen-ematea: ecosfron.euskadi@ecosfron.org

Oinarrizko Errenta

Apirila, 6 18.30h

 GGKE/ONGD Koordinakundea, Kalapié eta Fiare egoitzan (Iparragirre, 8)

Donostia

Mugarik Gabeko Ekonomilariak Fundazioak hilero solasaldi sozioekonomiko bat abiatzeko asmoa du, gaur egungo egoera ekonomiko eta sozialari buruz eztabaida aske eta ireki baterako gune iraunkor bat sortzeko asmoarekin.

Garaiak abiada bizian ari dira aldatzen, eta uste sendoa dugu premiazkoa dela eztabaidatzea zer etorkizun eraikitzen saiatu nahi dugun zeruertzean ikus ditzakegun aukeren artetik. Eredu sozioekonomiko berri bateranzko trantsizioa egingo badugu, beharrezkoa da guztiok bat egitea eredu horren euskarri izango diren balio etikoekin.

Gaurkotasunarekin loturiko gaiak jorratzeko asmoa dugu, baina, aldi berean, baita betiko gaiak ere, egungo gizarteari nahiz eraikitzeko asmoa dugunari zuzenean eragiten dioten gaiak. Gure ustez, hauek dira eztabaida demokratiko batean aurrerapausoak ematea eskatzen duten gai sozioekonomikoetako batzuk: pobrezia, berdintasunik eza, enplegua, oinarrizko errenta, zerga-sistema, pentsioak, ekoizpen eta kontsumo arduratsua, herritarren ekonomia, genero-ikuspegia, ekonomia eta ekologia, eta partaidetza-ereduak enpresan. Nolanahi ere, gaurkotasunaren arabera eta solasaldietako partaideen interesen arabera, eztabaidarako gaien zerrenda irekia izango da.

Tertulia bakoitzean, jorratuko dugun gai jakinari buruz ezagutza duen edo duten pertsona bat edo bi izango ditugu; labur-labur euren informazioa aurkeztu eta egoera nola ikusten duten azaldu, eta, ondoren, eztabaida ireki batera pasatuko gara. Era berean, partaide bakoitzak bere gogoetak edota desadostasunak agertzeko aukera izango du, eta eztabaida irekia sortuko da bertaratzen diren guztien ekarpenekin.

Solasaldiak irekiak dira, pentsaera eta ideia guztietako jendeak har dezake parte tertulietan; izan ere, aztertuko ditugun gaietan iritzi eta jarrera desberdinei ahotsa ematea da gure helburua.

Tertulietan sortzen diren eztabaidak jasotze aldera, partaideen gogoeta eta ekarpen nagusiak dokumentu batean biltzea da gure asmoa, labur bada ere, eta ondoren dokumentu hori hedatzea.

Hurrengo hitzorduak: Maiatzaren 11/ Ekainaren 14a

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *