ERAKUSKETA

Bilboko Ekonomia Feministaren Biltzarrean dinamizatu genuen tailerrean ideia asko eman zenizkiguten proiektua zabaltzeko. Horien artean zegoen fitxak modu laburtuagoan, didaktikoagoan edo “publiko guztientzat” helaraztea, erakusketa gisa erabil daitekeen euskarri batean.

Horretan aritu gara lanean, eta emaitza erakusketa hau da. Erakusketa datozen hilabeteetan egingo da euskal unibertsitateetan eta hala eskatzen duten irakasleen eskura egongo da.

Mugarik Gabeko Ekonomialariek badakigu zein garrantzitsua den unibertsitatea, eta bere funtzio soziala aitortzen dugu (ezagutzak transmititzen eta sortzen dituen aldetik), eta jakitun gara horrek belaunaldi berrietan izan dezakeen eraginaz. Horregatik uste dugu “Ekonomia birplanteatzen duten emakumeak” interes eta garrantzi handiko proiektua dela unibertsitatearen esparruan.

Datorren ikasturterako erakusketa eduki nahi baduzu, idatzi iezaguzu helbide honetara:  ecosfron.euskadi@ecosfron.org

 

Liburua

Erakusketaren panelak

Roll up