Ekonomia Sozial eta Solidarioari buruz

<<<

Gure lurraldean ekonomia-eredu alternatibo gisa ekonomia sozial eta solidarioa sustatzen duten eta haren parte diren eragile eta erakundeekin aritzen gara lankidetzan.

Hori dela eta, dagoeneko martxan dauden eta ekonomia bidezkoago bat sustatzen duten ekimenak oinarri hartuta, tokiko garapen ekonomikoa, soziala eta kulturala bultzatzen duen jardueratzat hartzen duguekintzailetza.Hori dela eta, MGEn, bizitzaren iraunkortasuna kontuan hartzen duen ekintzailetza baten eraikuntzan egiten dugu lan, ugalketa-lanak eta ekoizpen-lanak duten elkarrekiko mendekotasuna ulertuta eta gizarte-, ingurumen- eta genero-eragin positiboak sustatzen dituzten parametroak kontuan hartuta.Ekintzailetza sustatzea prozesutzat hartzen dugu, bere errealitatetik ekimena martxan jarri nahi duen kolektibo bakoitzera moldatuta dagoena; beraz, eskaintzak malgua izan behar du, suerta daitekeen egoera bakoitzari ahalik eta ondoen heltzeko.

Ekonomia sozial eta solidarioan oinarrituta ekiteko gure ibilbidearen xedea zailtasun gehien dituzten kolektiboei entzute, laguntza eta eraikuntza partekatuko espazio bat eskaintzea da, eta hainbat fasetan dago artikulatuta.Parte hartu gurekin eta batu gure ekintzaile-sarera!

Aholkularitza-, prestakuntza- eta laguntza-lanak egin eta sareak sortzen ditugu, gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden pertsonek sustatutako norberaren konturako jarduerak (kolektiboak eta banakakoak) eta/edo ikuspegi soziala duten proiektuak martxan jartzeko.

Gure erakundearen esperientzia handia baliatuz, 2016az geroztik laguntza-plan bat daukagu martxan Euskadin,ekonomia solidarioaren balioetan oinarrituta proiektu bati ekin nahi dioten ekintzaileei zuzendutakoa.

Beste garapen baterako Ekonomia Sozial eta Solidarioa 

Ekonomia Sozial eta Solidarioari Ekonomia Sozial eta Solidarioari buruz