MgE 37. dosierraren aurkezpena online: Ekonomia Zirkularra: Aukera Adimentsu Bat

Kutsadurak 8,8 milioi pertsona hiltzen ditu urtean munduan, munduko uraren % 3 baino ez da edangarria eta gizakiek naturak birjartzen duen denbora baino azkarrago kontsumitzen dute. Urtero 6000 milioi kilogramo zabor botatzen dira ozeanoetara, eta, ondorioz, milioi bat hegazti, 100.000 ugaztun eta ezin konta ahala arrain hiltzen dira, eta askoz ere datu gehiago daude errealitatearen ezkutuko aurpegia erakusten dutenak.

Baina, Esf-en «Ekonomia zirkularra: aukera adimentsu bat» dosierraren 37. zenbakiaren helburua ez da kopuru handiago edo txikiagoan denok dakiguna kontatzea, baizik eta hasten ari den ekonomia ulertzeko modu berri bat dagoela kontatzea. Egoera hau iraultzeko, sistema ekonomiko zirkular bat dago, egungo sistema lineala ordezkatuko lukeena, planetaren degradazioan azelerazio honen errudun nagusia. Sistema horretan, «Ekoitzi, erabili eta bota» ordez, «Murriztu, berrerabili eta birziklatu» erabiltzen da. Funtsean birsortzeko sistema ekonomiko bat birdefinitzea da asmoa, produktuak, osagaiak eta materialak beren erabilgarritasun- eta balio-maila altuenean mantentzean oinarrituta, xahutzea ezabatzeko eta kapital naturala kontserbatzeko baliabideak beharrik gabe ez suntsitzeko printzipioaren pean.

Dossier honetan planteatzen da ondo ulertzeko zer den, zein printzipiotan oinarritzen den, zein diren lehentasunak, zer oztopo gainditu behar diren linealetik zirkularrerako trantsizio honetan aurrera egiteko eta zer tresna eta estrategia zehatz garatzen ari diren jada, arlo akademikotik, aholkularitzatik edo eragin sozialetik, baita administrazio publikotik ere, gai horretan adituak diren egileek horri buruz hitz egiten dutenean.

EGITARAUA:
12:00-12:10: Aurkezpena eta ongietorria EsF eta Ekonomisten Euskal Elkargoa.

12:10-12:30: Gizarte-ekonomiako enpresen eginkizuna ekonomia zirkularrerako trantsizioan, Elena Novillo (EsF).

12.30-13:00: Euskadi zirkular baterantz abiatuz, Ekonomia Zirkular estrategia 2030 Euskadin. Jesús Losada Besteiro (Ihobe, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa).

13:00-13:20: Eztabaida.

13:20-13:30: Ondorioak eta amaiera

Jaurdunaldia online izango da Zoom bidez, izen-ematea hemen.

 

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.