Mujeres que replantean la economía
Ekonomia birplanteatzen duten emakumeak

es

Parte-hartze irekia online

«Ekonomia birplanteatzen duten emakumeak» online argitalpen ireki eta kolektiboa da, emakume horiek irakurri eta deskubritzeko interesa duen edonori aktiboki parte hartzeko aukera ematen diona. Guk jartzen ditugu lehen flotagailuak, baina proiektu hau hemen ez amaitzea nahi dugu, argitalpena elikatuko duten saregile gehiago behar ditugu! Guztion artean ikusarazi nahi dugu emakumeek ikuspegi kritikotik egiten duten ekarpena, ekonomia konbentzionalaren tranpa teorikoak agerian uzten dituena, eta etorkizun feminista eraikitzeko proposamen alternatiboak berreskuratu nahi ditugu.

Parte hartzea interesatzen bazaizu, helbide elektroniko honetara idatz diezagukezu: ecosfron.euskadi@ecosfron.org, e-mailaren gaian «ekonomia birplanteatzen duten emakumeak» adieraziz. Zurekin harremanetan jarriko gara beharrezkoak diren materialak eta egile posibleen zerrenda emateko edo idatzi nahiko zenukeen zure egile-proposamena entzuteko.