Irakurri gure lankidetza proposamena eta jar zaitez MgEkin harremanetan, elkarlanean aritzeko modurik aproposena aurki dezagun. Gure iradokizunetako batzuk hurrengoak dira:
- Prestakuntza-saioak emanez.
- Erronka jarduerak garatuz.
- Ekonomia Sozial eta Solidarioako ekimen bat bisitatuz.
- Ekintzaile bat ikasgelara gonbidatuz.
- Zine-foro bat eginez, ondorengo eztabaidarekin.
- Ikasleen praktikak bultzatuz Ekonomia Sozial eta Solidarioko erakundeetan.
- Ikasleen parte-hartzea eta mobilizazioa sustatuz.
- Gure baliabide didaktikoen bitartez.
- Elkarrekin proiektuak garatuz.
< Giza Garapen Iraunkorrerako Lanbide-Heziketa < Lanbide Heziketako ikastetxe batean irakasle baldin bazara