‘Beste ekonomia bat abian da’ 2022ko jardunaldiak
Ostirala, apirilak 1 eta larunbata, apirilak 2
La Maliciosa Ateneoa. Peñuelas kalea, 12, Madril
Berriz dira gurekin ‘Beste Ekonomia bat abian da’ deritzen jardunaldiak. Aurten apirilaren 1ean eta 2an izango dira, Madrilgo La Maliciosa Ateneoan.
Gizarte, ekologia eta ekonomia alorretan ziurgabetasuna nagusi den agertoki honetan, COVID-19ak eragiten ari den pandemiaren balizko amaierak eta Ukrainako gerraren hasierak markaturik, egungo egoera ikuspegi lasai eta kritiko batetik aztertzea gero eta zailagoa da. Pandemiak agerian utzi zituen egungo sistema ekonomikoaren egiturazko arazoei (krisi ekologikoa, gero eta desberdintasun handiagoak, zerbitzu publikoen narriadura, zaintza-krisia, etab.), zalantzazko testuinguru geopolitiko bat gehitzen zaio, egun dauden tentsioak larriagotzen lagun dezakeena, eta, horregatik, gero eta egokiagoa eta beharrezkoagoa da elkarrekin hausnartzeko eta eztabaidatzeko guneak aurkitzea. Horrela, «Beste ekonomia bat abian da» https://ecosfron.org/otraeconomiaestaenmarchaviii/deritzen jardunaldien edizio berri honekin hainbat ahotsen arteko topagune bat sortu nahi dugu, etorkizun bizigarriago bat eraikitzeko alternatibak bilatzeko aukera emango diguna.
EsF elkarteak garraio eta ostatu bekak eskaintzen ditu Madrilgo jardunaldietara joateko.
Ikus laguntzak eskatzeko jarraibideak.