Finantzaz Haratagok, Finantza Etiko eta Alternatiboetako Hezkuntzaren Euskal Sareak, RedEFES sarearen Estatuko IV. Jardunaldiak antolatuko ditu azaroaren 10ean eta 11n Bilbon, hezkuntza-sisteman Ekonomia eta Ekintzailetza irakasteko testuingurua aztertzeko eta hezkuntza ekonomiko, finantzario eta ekintzaile kritiko baterako alternatibak partekatzeko.
Irakasleak eta hezkuntza ekonomiko eraldatzailea bultzatu nahi duten pertsona eta erakundeak gonbidatzen ditugu ikasleen kontzientzia kritikoa sustatzen duten eta ekonomiaren, finantzen eta enpresaren inguruko eztabaida eta hausnarketa aktiboa sustatzen duten esperientzietan parte hartzera eta/edo aurkeztera.
Laster partekatuko dugu izen-emateko esteka eta programa osoa!
JARDUNALDIEN HELBURUAK DIRA:
- 23/24 ikasturterako lankidetza-proposamenak aurkeztea.
- Eskura dauden baliabide didaktikoei eta horiek indarrean dagoen hezkuntza-curriculumean nola txertatu erakusten duten tailerrak antolatzea.
- Ikasgeletan praktikan jartzen ari diren esperientzia eta tresna pedagogikoen karrusela aurkeztea.
- Hezkuntza formalean, informalean eta ez-formalean finantza etikoak landu nahi duten irakasleen eta erakundeen arteko topagunea bultzatzea.
Bilbotik kanpoko parte-hartzaileak bertaratzeko aurrekontua daukagu.
Hezkuntzako EPEra aurkeztuko bazara, zure Programazioan eta Unitate Didaktikoetan/Ikaskuntza-egoeretan gure baliabide didaktikoen proposamena integratzen lagun diezazukegu, bidezko ekonomia bat lortzen laguntzeko. Idatzi!
IREKI EGIN DUGU EKONOMIA, FINANTZA EDOTA EKINTZAILETZA KRITIKOAREN HEZKUNTZA-ESPERIENTZIAK AURKEZTEKO EPEA
Bidali zure proposamena galdetegi hau betetzen irailaren 29a baino lehen.
Honelako esperientziarik egin baduzu, kontaiguzu galdetegian eta aurkez ezazu jardunaldietan: finantza-sistemaren eraginei buruz gazteen kontzientzia kritikoa bultzatzen dutenak, metodologia parte-hartzaileen bidez eztabaida eta hausnarketa aktiboa sustatzen dutenak, eta ekonomia-hezkuntza kritiko eta askotarikoaren alde egiten dutenak, finantza etiko eta solidarioak alternatiba gisa ezagutzera ematen dituztenak.
Informazio gehiagorako: info@finantzazharatago.org