Etxebizitza kooperatiboak hartu du hitza: komunitatea, zainketak eta alternatibak espekulazioaren aurrean

Etxebizitza eskuratzea gure garaiko gizarte kezka nagusietako bat bihurtu da. Erosketa- eta alokairu-prezio garestiek gero eta gehiago zailtzen dute pertsona askok bizi-proiektu egonkorra garatzea. Errealitate horren aurrean, protagonismoa irabazten hasi dira etxebizitza ulertzeko bestelako modu bat planteatzen duten ekimenak, espekulazio-logikatik aldenduz eta pertsonen eta komunitateen beharretara hurbilduz.Helburu horrekin, Koobizitza Euskadik eta REAS Euskadik hitzaldi-tailer bat …

Protokolotik benetako konpromisora: gure erakundeetan jazarpenaren prebentzioa birpentsatzeko jardunaldia

2026ko maiatzaren 20an, Bilboko Bolunta zentroak «Protokolotik koherentzia instituzionalera: itxaropenak, erantzunkidetasuna eta benetako bermeak» jardunaldia hartu zuen. Euskadiko GGKEen Koordinakundeak bere gain hartutako konpromisoen esparruan antolatu zen, eta profesionalak, aktibistak eta lankidetzako eta elkartasuneko hainbat erakundetako ordezkariak bildu ziren. Parte hartu zuten erakundeen artean, Mugarik Gabeko Ekonomilariak zegoen, eta hausnarketarako eta ikaskuntzarako gune partekatu horretan …

Ekonomia solidarioa hezkuntza-tresna gisa

Joan den maiatzaren 13an, Ekonomia Sozial eta Solidarioari (ESS) buruzko bi prestakuntza-saio eman zituen Mugarik Gabeko Ekonomilariek, Bilboko CIFP Txurdinaga LHIIko irakasle guztiei zuzenduta. Prestakuntza bi ordutegitan egin zen, bata goizez eta bestea arratsaldez, klaustro osoaren parte-hartzea errazteko eta ikastetxearen antolaketa-beharretara egokitzeko.Bi saioek eduki berberak izan zituzten, eta Mugarik Gabeko Ekonomilariak eta REAS Euskadi zentroarekin …

Ekonomia Kritikoaren Jardunaliak: itxaropen eta bizitza komunaren etorkizun berri bat imajinatzera

Aurten ekainaren 10etik 12ra ospatuko dira Bilbon, Sarrikoko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean, Euskal Herriko Unibertsitatean. Agirre Lehendakariaren etorbidea, 83, Bilbo. Saioak Fakultatean egingo dira, ostegun eta ostiraletako gauetan izan ezikJardunaldien EGITARAUA  >>>Asteazkena, ekainak 10   09:00 –13:30  Ikertzaile hasi-berrien jardunaldia   13:30–14:30  Ikertzaile hasi-berrien jardunaldiaren bazkaria    14:30–16:30 JEC2026REN Hasiera: Ongi-etorria eta lehen mahai-ingurua: ‘Kapitala bizitzaren aurka …

Hiria ikaskuntza-espazio bihurtzen denean

Apirilaren 15eko arratsaldean, Zorrozaurre (Bilboko auzoa) eraldatzen ari zen hiri-agertoki bat baino zerbait gehiago bihurtu zen. Ordu batzuetan begirada desberdinen arteko gela, laborategia eta elkargunea izan zen: Leeds Unibertsitateko ikasle talde batena eta prozesu horiek tokian-tokian bizi, aztertu eta laguntzen dituztenena, Mugarik Gabeko Ekonomialari gisaIkasle talde hori apirilaren 13tik 17ra iritsi zen Bilbora, hiri horretako geografia kritikoa …