27 enero, 2026
Euskadi

Diseina dezagun «Begirada Sozialarekin ekiten VI» elkarrekin

Beste urte batez, «Begirada Sozialarekin ekiten» Ibilbidearen edizio berri bat abiarazi dugu. 5 edizio arrakastatsuren ondoren, proiektuak, garatzeko ideiak edo inpaktu sozialarekin ekiten ikasteko gogoa duten pertsonei lagundu nahi diegu.

Beste urte batzuetan bezala, zuek erabakiko dituzue edukiak. Zer gai diren erabilgarrienak eta garrantzitsuenak esatea nahi dugu, prestakuntzek benetan behar duzuenari erantzun diezaioten.

Zure iritzia emateko lau arlo nagusi zehaztu ditugu:

  • Gure proiektuaren eragin soziala
  • Jasangarritasun ekonomikoa
  • Ekintzailetza kolektiboa eta proiektuen garapena
  • Ekintzailetzarako tresnak tresnak

Boto gehien jaso dituzten gaiek, zure iradokizunekin batera, martxotik urrira bitartean egingo ditugun 5 prestakuntza-saioen ibilbidea markatuko dute. Zerrendan ez dagoen eta egon beharko lukeen gairen bat badago, hori ere proposatu ahal izango duzu.

Prestakuntzak online izango dira, edonork bat egin dezan, eta aurrez aurreko topaketa bat egingo da Donostin, gu ezagutzeko, esperientziak partekatzeko eta sareak indartzeko.

Minutu batzuk baino ez dituzu behar ibilbide hau diseinatzen laguntzeko. Zure iritziak balio du! 

Inkesta hau besterik ez duzu bete behar: https://forms.gle/22zvcYEyiqB2evGfA

Parte hartzeko prozesua otsailaren 20ra arte egongo da zabalik.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.