19 julio, 2024
Euskadi

Ekintzailetzaren egungo erronketarako estrategiak, aliantzak eta irtenbide kolektiboak, ekonomia social eta solidarioan

MgE dosierrak 54. zk, 2024ko uda 

Ekonomia Sozial eta Solidarioaren (aurrerantzean, ESS) munduan denbora asko daramagu ekintzailetza-prozesuaren faseetara, beharretara eta aukeretara egokitzen diren programak eta tresnak garatzen: bai aurre-ekintzailetzatik eta martxan jartzetik finkatze faseraino, bai laguntza prozesuetan eta barne-ekintzailetzan, eta bai ibilbide orokorragoetan edo jarduera-sektore espezifikoetan. Eta bide horretan, geure egin ditugu Ekonomia Solidarioaren Printzipioen Gutunean1 jasotako hainbat elementu, hala nola lankidetzaren balioa, komunitateen garapena, feminismoak, prokomunak edo jasangarritasun ekologikoa.

Atzera begira jarriz gero, ekintzailetzaren sorkuntzan eta garapenean eragina izan duten zenbait elementu identifika ditzakegu ESSan. Hala, gure enpresetan eta ekimenetan ikuspegi feminista sartzeak, esaterako, emakume ekintzaileen rola eta gaur egungo erronkak aztertzeko aukera eman du. Horrez gain, ESSaren eredua bera ere aztertu da, hura ekonomia eraldatzaileen testuinguruan kokatuz, eta, horri esker, praktikak eta diskurtsoa aberasteaz gain, haren ideal eraldatzailea indartzeko elementu giltzarri gisa identifikatu dira erakarpen- eta sustapen-estrategiak. Alde horretatik, azken urteotan eta COVID-19aren pandemiaren ondoren, protagonismo handiagoa eman zaio elkar lankidetzari, nazioarteko agenda askotan dagoen eredu baten erresilientzia-estrategia baita.

Azkenik, ekintzailetzaren esparruan, ESSaren proposamenak ezin dio iskin egin klima-kolapsoaren testuinguru globalari, eta, beraz, zalantzan jarri behar du mugarik gabeko hazkunde ekonomikoan oinarritutako garapen-eredua

Txosten hau, beraz, ikuspuntu merkantilista eta erredukzionista horren analisi kritikoan ardazten da, adineko biztanleriaren baitan segmentu espezifiko eta berezi bati bideratuta.

                        Deskargatu MgE dosierrak 54. zk

                                                                                                                                 Versión en castellano del Dossier >>

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.