30 diciembre, 2020
Euskadi

«Ekonomiaren oligopolizazioa» Dosierraren Aurkezpena online. Urtarrilak 26, 18.30h

Urtarrilak 26, 18.30h online (zoom). Izen-emateak

Zaila da enpresa talde gutxi batzuek menperatzen ez duten sektore ekonomiko bat aurkitzea. Kontzentrazio hori patentea den fenomenoa da aspaldidanik, baina bizkortu egin da 1970eko hamarkadaren amaieratik, eta intentsitate berezia izan du teknologikoki sektore aurreratuenetan, batez ere enpresa teknologikoak deiturikoetan. Horrek merkatuaren nagusitasuna eta bezeroen manipulazioa eta mozkinak ateratzeko gaitasunak ahalbidetzen ditu, enpresa tradizional handiek eskuragarri dituztenak gaindituz.

Mugarik gabeko Ekonomialariak-en ( MgE) udazkeneko dosierrak errealitate horren inguruko eztabaida irekitzen du teoria ekonomikoaren kontzepzio asko berrikusteko, enpresa handien botere ekonomikoak beste dimentsio batzuk baldintzatzen dituela kontuan hartuta, esparru politikoa barne. Kasu askotan, eragin hori hain da bizia, orokortua eta egiturazkoa, non botere korporatiboak botere politikoarekiko geroz eta menpekotasun handiagoa duen panorama marrazten duen. Eta nazioarteko esparruan, transnazional handiek nazioarteko erakundeengan duten eraginak haien aldeko irizpideak, estrategiak eta erabakiak orientatzea lortzen du. Nazioarteko harreman ekonomikoei eragiten dien eta enpresa handien pisu politikoa nazio mailan indartzen duen gobernantza globalaren eredu berria da.

Ekonomiaren oligopolizazioak orain dauden ikuspegi eta analisi asko berrikustera behartzen gaitu. Noski teoria nagusia hurrengoa da: merkatu eraginkorra merkatu guztiz lehiakorretatik eratorritako oreka orokorrean oinarritzen da. Zeharkako faktoreen existentzia alde batera uzteak, boterea eta harreman sozialak kasu, argitalpen zientifikoetan, txosten ofizialetan eta politika publikoetan agertzen diren analisi asko oztopatzen ditu. Zorionez, badirudi Munduko Bankua, NDF, EBZ edo Espainiako Bankua bezalako erakundeek zalantzari leihoak irekitzen ari dizkiotela eta axioma neoklasikoak zalantzan jartzen hasi direla. 

Hauek parte hartuko dute:

Moderatzaila: Juan A. Gimeno Ullastres (UHUN- UNED eta Mugarik gabeko Ekonomialariak) eta Laura Ruiz Álvarez (MgE)

– Adoración Guaman (Valenciako Unibersitatea)

– Antón Costas Comesaña (Bartzelonako unibertsitatea) 

– Gonzalo Fernández Ortiz de Zárate (Latinoamerikako Multinazionalen Behatokia (OMAL – Paz con Dignidad) 

– José Miguel Rodríguez Fernández (Valladolideko Unibertsitatea)

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.