Eraiki dezagun elkarrekin «Begirada Sozialarekin ekiten V.»!

Parte hartu «Begirada Sozialarekin Ekiten V.» eraikitzen!

Beste urte batez, gure gizarte-ekintzailetzaren ibilbidearen edizio berri bat abiarazi dugu: «Begirada Sozialarekin ekiten V.». Aurreko lau edizioen arrakastaren ondoren, ekintzaileei eta inpaktu sozial eta eraldatzailea duten ekimenak garatu nahi dituztenei laguntzen jarraitu nahi dugu.

Bultzatu nahi duzun proiektu zein ideia bat, edota, besterik gabe, gizarte-ekintzailetzari buruz gehiago ikasteko interesa baduzu, ibilbide hau zuri bideratuta dago.

Aurten, berriz ere, partaidetza-prozesu baten aldeko apustua egingo dugu, prestakuntza-programa elkarrekin diseinatzeko. Zure iritzia jaso nahi dugu prestakuntza-saioen gaiak definitzeko eta Mugarik gabeko Ekonomilariak-en sarearen benetako beharretara egokitzen zarela ziurtatzeko.

Bozkatu beharreko funtsezko lau arlo proposatzen ditugu:

  • Ekintzailetza kolektiboa eta kolaboratiboa.
  • Zure proiektuari ekiteko edo garatzeko tresnak.
  • Ingurumen-inpaktua eta ikuspegi ekologikoa.
  • Finantzaketa-iturriak

    Gai bozkatuenak, zuen ekarpenekin batera, ibilbidea diseinatzeko oinarria izango dira. Ibilibide honek, martxotik urrira bitartean antolatuko ditugun 5 prestakuntza izango ditu. Gainera, zerrendan ez dagoen eta sartu beharko litzatekeen gai bat dagoela uste baduzu, galdetegian proposa dezakezu.

    Prestakuntzak % 100 online izango dira, irisgarritasuna bermatzeko. Horrez gain, aurrez aurreko topaketa bat izango dugu Donostian, sareak indartzeko eta esperientziak partekatzeko.

    Minutu batzuk besterik ez dituzu ibilbide hau eraikitzen laguntzeko. Zure parte-hartzea funtsezkoa da!

Parte-hartze prozesua otsailaren 23ra arte egongo da zabalik.  

 

 

 

 

 

 


Zure zain gaude «Begirada Sozialarekin ekiten V,» ri elkarrekin forma emateko!

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.