Formakuntza: REAS Euskadi eta Ekonomia Sozial eta Solidarioa

Egilea: Iker García

Pasadan maiatzaren 4an REAS Euskadiren partetik formakuntza saio bat eman zuten sareko entitate berriei, boluntario eta ekonomia solidarioaren lan ildoei buruz gehiago jakin nahi zuenari (online formatuan). 4 atal nagusietan egon zen zatituta arratsaldean emandako saio honek eta era labur eta azkar batean sarearen lan esparruak aurkeztu zituzten:

  • Ekonomia Solidarioaren eta Ekonomia Feministak egiten duten ekarpenen sarrera: Lehen zati honetan ekonomia feministari buruzko sarrera teoriko bat eman zen, honi esker testuinguru bat eraiki zen ekonomia solidario eta eraldatzaileak nolako elkarlotura izan ahal zuten azaltzeko. Alde bakoitzeko zutabe nagusiak esplikatu ziren eta bien arteko batura ze eran eboluzionatzeko aukerak egon ahal diren azaldu zen.
  • REAS Euskadi: Atal honetan sareak dituen lan eremuak azaldu ziren, Plan estrategikoa eta ildo berriak, EKONOPOLO-ren azalpena (eta garrantzia sarea indartzeko) eta sarearen harreman propioak, REAS Euskadiren zerbitzu zorroa, Auditoria Sozialaren prozesu eta garrantzia eta azkenik, Merkatu Sozialak duen garrantzia eta aukerak planteatu ziren.
  • Bizigarri Plana (2018-2022)- Genero Berdintasunaren aldeko REAS Euskadiren Plana: Feminismoak planteatzen dituen erronka nagusiei erantzunak ze eratan eman nahi diren planteatu ziren. Hau lortzeko hainbat datu aurkeztu ziren eta helburu zein ildo estrategiko nagusiak azaldu ziren etorkizunean hobekuntzak burutzeko.
  • REAS Euskadi-ko parte hartzea artikulatzea: Auditoria Soziala, Merkatu Soziala, Ekintzailetza, ekoSolFem, agroekologia-landa-eremua eta garapenerako lankidetza espazioen zereginak eta funtzionamendua azaldu zen. Azkenik, beste entitateekin dagoen kolaborazio akordioak kaleratu ziren.

Bi orduko aurkezpen honi esker REAS Euskadik dituen lan esparru guztiei buruzko informazio eguneratuta eskuratu dugu. Gaur eguneko eta etorkizuneko helburu zein eginkizunei buruzko aurkezpen aberasgarri bat izan omen dugu egun honetan. Hemen behean atxikitzen ditugu intereseko link-ak informazio gehiago eskuragarri izateko:

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.