Zuen interesak prozesu parte-hartzaile baten bidez ezagutu ondoren, tailer hauek antolatzea erabaki dugu:
- Proiektu berrien plangintza ekonomiko-finantzarioa
- Plan estrategikoen langintza
- Eragin soziala vs. eragin ekonomikoa: nola orekatu
- Parte-hartzea: Nola integratu parte-hartze prozesuak nire proiektuan?
- ESSaren esperientzia arrakastatsuak: eredu inspiratzaileak
Martxotik urrira bitartean bost prestakuntza jarriko ditugu martxan online formatuan. Hilean behin, ostegunetan, 17:00etatik 19:00etara, Zoom plataformaren bidez, gai horietako bakoitzean sakontzeko. Datak hurbildu ahala, informazio zehatzagoa emango dizuegu.
Prestakuntza zikloa amaitzeko, 6. saio bat egingo dugu modalitate presentzialean, eta Latinoamerikako esperientzia inspiratzaileak partekatuko ditugu. Data laster iragarriko da, eta inskripzioei buruzko informazioa aurrerago zabalduko da. Hurrengo komunikazioei adi egotera animatzen zaituztegu.
Eman izena gehien interesatzen zaizkizunetan esteka honen bidez: https://forms.gle/
Nobedaderik galdu nahi ez baduzue eta EsFen antolatzen ditugun ekitaldien berri izan nahi baduzue, gure hileko buletinera harpidetu zaitezkete esteka honetan:




