Datorren martxoaren 11n, 19:45etan, FAS zineklubean (Indautxu Plaza), Mugarik gabeko Ekonomilariak-ek, Cineclub FASekin eta Euskal Ekonomilarien Elkargoarekin elkarlanean, Clara Roquetek zuzendutako Libertad filmaren proiekzioa antolatuko dugu. Sarrera doakoa da, esteka honetan eman behar duzu izena.
Jarduera hau genero berdintasuna sustatzeko ekimenen barruan kokatzen da, eta desberdintasun sozialekin lotutako funtsezko gaiei buruz hausnartzeko gune bat eskaintzen du. Libertad filmak klase-debesberdintasunak eta boterea ikuspegi intersekzionaletik lantzen dituen istorio bat islatzen du, bi gazteren arteko harremanaren bidez begirada sakon eta konplexua aurkeztuz.
Nora familia burges katalan bateko nerabea da, eta uda kostaldean igarotzen du, Libertadekin batera (Rosanaren alaba). Rosana etxeko langile gisa lan egiten duen emakumea da, eta Noraren amona zaintzen du. Harreman horren bidez, filmak klase, genero eta inguruneko desberdintasunek gazteen bizi-esperientzietan eta haien artean ezartzen dituzten loturetan nola eragiten duten aztertzen du.
Proiekzioaren ondoren, elkarrizketarako tarte bat irekiko da solasaldi eta eztabaida batekin, obrak planteatzen dituen gaiak eta mezuak aztertzeko.
Sarrera doakoa da, esteka honetan eman behar duzu izena.



