MgE dosierrak heldu da 50 hiruhileko modu puntualean agertzen, 2011ko apirilean lehenekoz argitaratu zenetik («Garai berriak garapenaren nazioarteko lankidetzarako» izeneko alearekin, zeina José Manuel García de la Cruz irakasleak koordinatu baitzuen).
Noski, ondo dakigu —tango jakintsu hura antzeratuz— hamabi urte ez direla ezer eta bizitza istant bat baino ez dela. Baina denbora guzti honetan zehar proiektu hau bizirik mantendu izana —agerikoa denez, bekokia gero eta zimurtuago eta burua zilarra baino argiago ditugula— mirari txiki bat dela deritzogu.
Are gehiago ia kosturik gabe bizi eta hazi izan den proiektu baten kasuan, jende askoren eskuzabaltasun ikaragarriari esker: bai Argitalpen Kontseilua osatu dutenena, bai beren esfortzua eta ezagutza aurreko 49 aleen koordinazioari eskaini nahi izan dizkioten eta gure argitalpena elikatu duten ekarpen ugariak idatzi dituzten pertsonena ere.
Bai eta proiektu hau hedatzeaz arduratu direnena, antolatutako hamaika aurkezpen-ekitaldietan parte hartu dutenena eta beren denbora (beti urria) artikuluak irakurtzeari eta haien edukiaren inguruan eztabaidatzeari eskaintzeko prest egon direnena ere. Pertsona horiei guztiei, ekarpen solidario eta anaikor eskerga horri guztiari, Mugarik gabeko Ekonomilariakek eta argitalpenaren ardura hartu dugunok bihotzez eskertu nahi diegu beren laguntza.