MgE dossierrak uda 2018: Begirada kritikoak eta zeharkakoak

AURKEZPENA

Mª Luisa Gil Payno (Economistas sin Fronteras)

Berriz ere udaberriak “beste ekonomia bat abian da” jardunaldi tradizionalekin hartu gintuen. Urtez urte taldean hausnarketa egiten dugu eraiki nahi dugun eredu ekonomikoari buruz. Aurreko edizioetan, honakoak aldatzearen inguruan eztabaidatu dugu: finantzak, merkataritza, fiskaltasuna edo ekonomiaren irakaskuntza; horrez gain, guztiok batera ekonomia egiteko hautabidezko moduen garrantzia izan dugu hizpide. Halaber, politika ekonomikoak aldatzearen beharra landu da, biziaren iraunkortasuna ardatzean jartzen duten politika ekonomikoak nahi baititugu. Horretarako, oinarrizko ezaugarriak, kanporatze dinamikak eta prozesuak ulertu behar dira, egungo ekonomia eta gizarte ordena egituratzen dutelako eta aplika daitezkeen politikez gain, lortu nahi dugun eta izan gaitezkeen gizarte mota zehaztu eta baldintzatzen dutelako.

Xede horrez, Madrilgo Medialaben elkartu ginen martxoaren 9an eta 10ean, gai horiei buruz ezagutu eta eztabaidatu nahi duten pertsona eta erakundeek, baita bestelakoek ere, arlo desberdinetatik egungoarekiko hautabidezko ereduak eraikitzen lanean badihardute. Economistas sin Fronteras erakundean jakitun gara halabeharrez eztabaida horrek kritikoa (aztertu eta ulertzea eraldatzeko) eta diziplinaz gaindikoa (jakintzagai desberdinen artean mugak gaindituz) izan behar duela eta, horregatik, jardunaldietan jakintzagai desberdinetatik (soziologia, ekofeminismoa, filosofia edo arkeologia, besteak beste) egungo eremu ekonomiko eta sozialeko pertsonak eta erakundeak ditugu, aztertu eta eraldatzeko lanean aritzen direnak.  Txosten honek jardunaldiak egituratzeko erabili ziren eztabaida eta hausnarketa nagusietako batzuk jasotzen ditu. Hainbat hizlari eta partaiderenak dira.

Saskia Sassen soziologoak inauguratu zituen jardunaldiak. Berarekin eztabaidatu ahal izan genuen sistema ekonomiko kapitalista. Nolanahi ere, oso hautespen prozesu basatia da. Milioika pertsona sistematikoki kanporatzen dira, Saskia Sassenen hitzetan, egungo ordena ekonomiko eta politikoaren dinamika eta prozesu konplexuengatik. Horren barruan daude hersturaren politikak, berriz finantzatzeko prozesua edo erauzketa jardunak, besteak beste. Sistemak pertsonak kanporatzeaz gain, natura eta gure planeta espoliatzen ditu eta, aldi berean, kanporatze berriak sortzen dira. Sassenek Expulsiones y complejidad en la Economía Global liburuan jasotzen ditu eta José Ángel Moreno Izquierdok (Economistas sin Fronteras) aipamena egiten du “Gomendatutako liburua” txostenaren atalean.

Gainera, sistema patriarkala da, lanaren sexu banaketaren gainean eraikia eta emakumeen mendekotasunaren aurrean gizonak dira nagusi. Nolanahi ere, elkarren artean eta ekologiarekin mendekotasunak ditugun izakiak garela ahazten zaio sistemari. Almudena Hernando Gonzalo arkeologo eta unibertsitateko irakasleak banakakotasunaren fantasia deritzanaren oinarripean eraiki da: indibiduoa erkidegotik at kokatu behar da eta arrazoia emoziotik kanpo egon daiteke. Banakakotasunaren fantasia eraikitzeko moduari buruz hitz egin zigun Almudena Hernandok larunbat goizean eta Mª Eugenia Callejón de la Salek (Economistas sin Fronteras) laburtu du txostenaren lehenengo artikuluan.

Almudena Hernandoren hitzaldiaren ondoren, Santiago Alba Rico (filosofo eta idazlea) nahiz Yayo Herrero López (Ecologistas en Acción) izan genituen. Eskuzabaltasunez elkarren artean neoliberalismo eta ecofeminismoari buruz solasean jarduteko gure gonbita onartu zuten. Hala, partaideak ikusle huts bihurtu ziren. Oso solasaldi interesgarria suertatu zen eta eztabaida ardatz nagusiak egileek aurkezten dizkigute txosten honetako artikulu banan. Lehenengoan, Yayo Herrero ekofeministak egungo ekonomia eta gizarte ereduari buruzko arazo nagusien karakterizazio bikaina eskaintzen digu eta berreraikitzeko ohar batzuk proposatzen dizkigu. Ildo horri eutsiz, egileak gogorarazitakoaren arabera, mundu betean bizi gara (lurraren biogaitasuna gainditu dugu), ingurunerik gabe (kanpo, periferia edo tarterik gabe) eta horrek behartzen gaitu ekologiaren eta elkarren ikuspegitik izaki mendeko modura onartzera. Halaber, eredu ekonomiko hegemonikoa eraikitzeko funtsezko bi elementu aurkezten dizkigu: bizi mantenuarekiko deskonektatutako ekoizpena eta lan nozio pobretu eta nahasia. Artikulua ixteko, oinarrizko lau elementu planteatzen ditu, ekonomia berreraikitzeko arreta eskaini behar baitzaie: maila materiala gutxitzea, elkarren arteko mendekotasunak onartzea, aberastasuna banatzea eta egin beharreko eraldaketen premia.

Bestalde, Santiago Alba Ricok artikulu eder batekin saritzen digu, ¿Podemos seguir siendo de izquierdas? liburutik laburtu ostean. Bere esanetan, gauzak lurruntzen dira eta gizarte ondorioak daude. Horrez gain, Yayo Herreroren planteamenduen ildotik, filosofo eta idazleak ohartarazitakoaren arabera, gizakiak subjektuez gain, gauzak gara eta gure balioa zaintza lanen emaitza da. Hori beti (edo ia beti) emakumeek egin dute merkatutik kanpo eta horretara iritsi baino lehen.  Beraz, gorputzek zaindu, ukitu eta begiratu ahala lortzen dute balioa, hau da, lantzen ditugun heinean bihurtzen dira baliozko. Gizakiak bere gainean lan egin dugun denbora balio du.

Ezin zitekeen beste modu batera izan: lehenengo eztabaida eta hausnarketa bloke honekin batera (teorikoa eta orokorra), larunbat arratsaldean hainbat lantegi antolatu zen eta ikuspegi politiko eta jabetutik, egungo ekonomia eta gizarte ordena arautzen duten zenbait logika gauzatzeko erabiltzen diren prozesuak eta dinamikak nola eraldatu landu zen.  Horretarako, Gonzalo Fernández Ortiz de Zárate, Latinoamerikan Multinazionalen Behatokikoa (OMAL), Mar Cabra Valero, ICIJko (International Consortium of Investigative Journalists) Datu eta Ikerketa Unitatekoa, eta Silvia Piris Lekuona, Miren Saiz Alzugaray eta Mikel Kormenzana Okeranza, Bizilurrekoak, izan genituen. Horiekin merkataritza librerako itun, paradisu fiskal eta elikadura subiranotasunarekin zerikusia zuten gaiak aztertu genituen, hurrenez hurren.

Txostenaren azkeneko bi artikuluek bi lantegietan garatutako edukiak dituzte. Hala, Gonzalo Fernández Ortiz de Záratek (OMAL) XXI. mendean kapitalismoa berriz konfiguratzeko agendan mugarri nagusi bat aurkezten digu: merkataritza eta inbertsioaren itun eta akordioen saldo berria. Itun horien helburua merkataritzari eta inbertsioari eragozpen guztiak deuseztatzea da eta egilearen iritziz bizi espektro osoa saltzeko eta menderatzeko behin betiko erasoa dira. Horien bidez, enpresa handien izatezko gobernua ezartzen ari da eragozpenik gabeko merkatu orokorrean.

Txostenaren azkeneko artikuluan, Bizilurreko lankideek elikadura subiranotasunari buruz hitz egin digute, gizarte, politika eta ekonomiaren ikuspegitik beste antolaketa eremu batzuetarantz aurrerapausoak eman daitezen oinarrizko hegemoniaren kontrako proposamen modura. Halaber, aldaketak sustatu eta bultzatzeko politika publikoen zeregina izan dute aztergai.

Beste batzuetan bezala, “Gehiago jakiteko” atalarekin itxi dugu txostena eta “beste ekonomia bat abian da” jardunaldien bideo osoak ageri dira. “La Mundial ibiltaria” irratsaio berezia ere aurki daiteke. Izan ere, La Mundial taldeko lankideek zuzenean eman zuten.

Azkenik, gure eskerrik onenak eman nahi dizkiegu pertsona guztiei, beren partaidetzarekin  beste urtebetez “beste ekonomia bat abian da” jardunaldiak eta txostena burutzea ahalbidetu dutelako. Lanean nekaezinak dira eta beren ekarpenei esker, batetik, egungo ekonomia eta gizarte ordena ulertu nahiz eraldatzen dugu eta, bestetik, bidezkoagoa den ekonomiarantz aurrerapausoak eman ditzakegu.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.