23 octubre, 2020
Euskadi

Nazioarteko Ikastaro Birtuala – FINANTZAZ HARATAGO: Finantza Etikoak eta Alternatiboak

Murgildu zaitez finantza etikoetan: Ikastaro birtual berria kaleratu dugu!

Finantzaz Haratago Sarearen parte garen aldetik, Nazioarteko Ikastaro Birtual berria aurkezten dugu: FINANTZAZ HARATAGO: Finantza Etikoak eta Alternatiboak.

Badakizu zer diren finantza etikoak? Eta zergatik sortu ziren? Ezagutzen al duzu egungo sistema finantzarioaren aurrean alternatibak sortzen ari den ekimenik?

Finantzaz Haratago sareak doako ikastaro birtuala kaleratu du eta, ikastea baino, desikastea du helburu: banketxe tradizionalek “sistema finantzario bideragarri bakartzat” saldu diguten hori ahaztea, pobrezia eta desberdinkeriak normalizatzeari uztea, gure ekintzen monetarizaziotik haratago ikustea…

Interesgarria, ezta?

Izen-ematea azaroaren 15era arte dago irekita, eta ikastaroa azaroaren 23rik abenduaren 18ra izango da.

Informazio gehiago nahi baduzu, orrialde honetan aurkituko duzu.

Izena emateko, sar zaitez hemen.

Anima zaitez eta desikasi ezazu gurekin!

Zalantzarik baduzu, idatziguzu info@finantzazharatago.org helbidera edo deituiguzu 622 66 14 78 telefonora.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.