MgE dosierrak 56. zk, 2025eko negua
Espainiako landaguneetako despopulazioa ahoz aho dabil, eta gero eta itzal handiagoa hartu du gizartean eta politikan, jenderik gabeko lurraldeak defendatzeko hainbat mugimendu sozial sortu direlako. 2019ko martxoan Madrilen egindako manifestazioa izan zen mugimendu horien punturik gorena, eta ehun erakundek baino gehiagok parte hartu zuten han. Manifestazio handi hark ezagun egin zuen España hustua esamoldea. Egia esan, ez da oso kontzeptu egokia, baina mugimendu sozial horiek ezagutarazteko balio izan zuen, eta despopulazioaren gaia berriro kokatu zuen Espainiako agenda politikoan.
Mugimendu sozial eta protesta horien ondorioz sortu zen, 2019ko azaroan eta PSOE-Podemos gobernu berrian, Trantsizio Ekologikoaren eta Erronka Demografikoaren Ministerioa. Mugimendu sozial horien artetik, ibilbide luzeagoko eta sustraituagoko batzuk alderdi politiko bihurtu ziren. Teruel Existe alderdia, esaterako, 2019ko hauteskunde orokorretara aurkeztu zen, eta arrakasta nabarmena izan zuen. Hark lortutako diputatua erabakigarria izan zen Pedro Sanchez Gobernuko presidente izendatzeko.
Nekazaritzari eta landa-munduari buruzko MgE Dosierren zenbaki honetan bi gai horiek hausnartuko dira. Batetik, landaguneetako despopulazioaren kausak eta ondorioak ulertzen saiatuko gara, fenomeno horrek, erronka demografikoa ez ezik, lurralde krisia ekarri baitu. Era berean, landaguneetako krisi demografiko hori gainditzeko politika posibleak aztertuko dira. Bestetik, kontu hauek landuko ditugu: nekazaritza-sektorearen benetako krisirik dagoen ala ez; Nekazaritza Politika Bateratuaren (NPB) zeregina; erakunde horren laguntzak eta ingurumen baldintzak; eta nekazaritzako protesten arrazoiak benetako arazoak diren ala ez. Agian, MgE dosierraren zenbaki honen ondorio garrantzitsuenetako bat da Espainian ez dagoela nekazaritza bakar bat, baizik eta hainbat nekazaritza. Orokortze sinplistak eta ia beti demagogikoak, beraz, saihestu behar dira..
Deskargatu MgE dosierrak 56. zk
Versión en castellano del Dossier >>



