Ostegun honetan, abenduaren 3an, 18:00etan, «Kafe Jasangarria»-ren bigarren edizioa egingo dugu. Kasu honetan, ekintzailetza-alternatibei buruzkoa izango da, gizartean dauden desberdintasunak murrizteko bitarteko gisa.
Gai honi buruzko eztabaida txiki bat egingo dugu online formatuan, eta «La felicidad en la que vivo» dokumentalaren bidez egingo dugu sarrera. Ekitaldira izena eman ondoren, dokumentala ikusteko aukera izango duzue.
Carlos Moralesek, «La felicidad en la que vivo» dokumentalaren sortzaileak, errealizazio prozesuaz hitz egingo digu eta gai honi buruz duen ikuspuntua eskainiko digu.
Gainera, desberdintasunari aurre egiten dioten hainbat elkartek parte hartuko dute, haien proiektuei buruz hizketan eztabaidan zehar. «Kandaka Arte y Creación» eta «Afrosesión» gurekin izango ditugu.
Zure zain gaude!
Izena ematea hemen
Eskerrik asko!