Datorren abenduaren 1ean egingo da Bilboko Ekonopolon «Erakunde bizigarriak: nola antolatzen garen, nola kontziliatzen dugun eta nola banatzen dugun boterea» topaketa, Mugarik gabeko Ekonomialariek antolatua «Gurea ESS: Berdintasunerako eraldaketa-tresnak Bizkaiko erakundeetan» proiektuaren baitan.
Topaketa hau hausnartzeko, esperientziak partekatzeko nahiz bizitza eta zainketak erdigunean jarriko dituzten barne-antolaketako modu berriak esploratzeko interesa duten Ekonomia Sozial eta Solidarioko erakundeei zuzenduta dago.
Gurea ESS proiektuaren bidez, Bizkaiko Ekonomia Sozial eta Solidarioko erakundeen barne-kudeaketako jardunbidea aztertu eta ezagutarazi nahi dugu, erakunde-kulturari, kudeaketa parte-hartzaileari, zainketei eta berdintasunari arreta berezia jarriz. Helburua hauxe da: bidezkoagoak, berdinzaleagoak eta jasangarriagoak izango diren erakundeak eraikitzen lagunduko duten tresnak eta ezagutza partekatua sortzea.
Zer aurkituko duzu topaketan?
Ekitaldiak lau zati izango ditu:
- Proiektuaren aurrerapenen aurkezpena
- Ponentzia inspiratzaileak
REAS Euskadi / Mugarik Gabe / SETEMek lan-politika feministari eta Bizigarri prozesuari buruzko sarrera bat egingo digute.
Javi Modinok eta ColaBoraBora kooperatibak beren kooperatibaren eta parte hartzen duten beste espazio batzuen (Wikitoki, adibidez) barne-kudeaketako esperientziei buruz hitz egingo digute.
Esperientzia eta jardunbide errealak partekatuko ditugu, erakunde bizigarriak eraikitzeko.
- Itxiera eta aperitiboa
Haurtzaindegi-espazio bat egongo da ekitaldian, behar duenarentzat.
Non eta noiz?
- Eguna eta ordua: abenduaren 1ean, 17:30etik 19:30era
- Helbidea: Harrobi Plaza, 4, 48003 Bilbo, Bizkaia
Izen-emateak
https://forms.gle/nYc37oKSdeEhF2Jb9
______________________________________________________________________________________
El próximo 1 de diciembre tendrá lugar en el Ekonopolo de Bilbao el encuentro «Organizaciones habitables: Cómo nos organizamos, conciliamos y repartimos el poder», organizado por Economistas Sin Fronteras en el marco del proyecto «Gurea ESS: Herramientas de transformación para la igualdad en las organizaciones de Bizkaia».
Este encuentro está dirigido a entidades de la Economía Social y Solidaria interesadas en reflexionar, compartir experiencias y explorar nuevas formas de organización interna que pongan la vida y los cuidados en el centro.
A través del proyecto Gurea ESS, buscamos analizar y visibilizar las prácticas de gestión interna de las entidades de Economía Social y Solidaria de Bizkaia, prestando especial atención a la cultura organizacional, la gestión participada, los cuidados y la igualdad. El objetivo es generar conocimiento compartido y herramientas que contribuyan a construir organizaciones más justas, igualitarias y sostenibles.
¿Qué te espera en el encuentro?
El evento contará con cuatro partes:
- Presentación de los avances del proyecto
- Ponencias inspiradoras
REAS Euskadi/ Mugarik Gabe/SETEM nos harán una introducción sobre la política laboral feminista y el proceso Bizigarri
Javi Modino, Colaborabora Cooperativa nos compartirán las experiencias de gestión interna de su cooperativa y de otros espacios en los que participan como Wikitoki.
- Dinámica World Café
Compartiremos experiencias y prácticas reales
para construir organizaciones habitables
- Cierre y aperitivo
El evento contará con un espacio de guardería para quien sea necesario.
¿Dónde y cuándo?
- Fecha y hora: 1 de diciembre de 17.30 a 19.30
- Dirección: Plaza de la Cantera (Harrobi Plaza), 4, 48003 Bilbao, Bizkaia
Inscripciones
https://forms.gle/nYc37oKSdeEhF2Jb9




