“Ekonomia arduratsu, bidezko eta solidario bateranzko urratsak ” Gida Didaktikoa

Koordinazioa eta edukiak _ Euskadiko Mugarik gabeko Ekonomilariak

Proposamen metodologikoa _Sareak Ehuntzen Prestakuntza eta Ikerketa Sozialerako Taldea

Itzulpena_Bakun itzulpen eta argitalpen zerbitzuak, s.l.

Diseinu eta maketazioa _ www.dosmasdos.info

Mugarik gabeko Ekonomialariak GGKEak 2013-2014 kurtsotik darama lanean Euskadin ekonomia bidezkoago bat sustatzeko Lanbide Heziketan. Zentroek urte hauetan guztietan eman duten laguntzari esker, ikasleengana iritsi ahal izan dugu, elkarlanean antolatutako hainbat saio, hitzaldi eta ekitaldiren bidez. Denbora honetan guztian, material-sorta zabala sortu dugu gaiarekin loturiko kontzeptuak ikasleei helarazteko.

Hemen “Ekonomia arduratsu, bidezko eta solidario bateranzko urratsak” Gida Didaktikoa aurkezten dugu urte hauetan zehar bildu dugun materiala hiru unitate didaktikoetan antolatuz:

Enpresa eta Giza Eskubideak

– Ekonomia Sozial eta Solidarioaren ikuspegian erroturiko ekintzailetza

– Komunikazioa genero eta Giza Eskubideen ikuspegitik

Unitate hauetan jasotzen diren saioen bidez lehendik ere prestakuntza-zikloetan jasota dauden eta ikasturtean zehar lantzen diren gaiak landu nahi dira, baina beste ikuspegi batetik. Unitate didaktiko bakoitza hiru saioz osaturik dago, eta saio bakoitza ordubetekoa da. Unitateetan eskura jarritako eduki, baliabide eta material guztiak modu puntualean erabil daitezke, eta ziklo bakoitzaren beharrizanetara egokitu daitezke.

Hemen uzten dizuegu gida didaktikoa deskargatzeko aurkibideari  esteka, euskarazko bertsioa eta gaztelerazko bertsioa, erabilera gida batekin erabilgarri duzue.

Deskarga egiterakoan edozein arazorik izanez gero idatz ezazu ecosfron.euskadi@ecosfron.org e-mailera eta e-mail bidez helaraziko dizuegu materiala.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.