Liburuxka honek EHUko Irakasleen Prestakuntza Unibertsitate Masterreko ikasleen hiru unitate didaktiko biltzen ditu. Mugarik gabeko Ekonomilariak erakundeak urteak daramatza EHUko master honekin lankidetzan, hain zuzen ere, Giza eta Gizarte Zientziak espezialitatean (Ekonomia Osagarriak Gizarte Zientzietarako irakasgaian), Ekonomia Sozial eta Solidarioa eta honekin erlazionatutako beste hainbat gai hezkuntza-zentroetan sustatzen.
2020-2021 ikasturtean, gradu desberdinetatik datozen eta irakasgai hau ikasten duten ikasleak Mugarik gabeko Ekonomilariokin lankidetzan aritu ziren hiru unitate didaktiko hauen diseinua egiten. Prozesu honetan, Ekonomia Zirkularra barneratu zuten Batxilergoko eta Lanbide Heziketako hainbat irakasgaietan. Ikasturte honetan, gainera, unitate didaktikoetako hainbat jarduera online egiteko aukera luzatu zuten, IKT berriei lekua eman eta asistentzia presentziala ziurtatu ezin duten ikasle-irakasleentzat alternatibak eskaintzeko, betiere presentzialtasuna erdigunetik kendu gabe.
Mugarik gabeko Ekonomilariak erakundeko kideok eskerrak eman nahi dizkiegu bereziki Eduardo Malagoni eta Masterreko ikasle guztiei, erakutsitako prestutasunagatik eta egindako lanagatik.