Mapa SARETUZ

Saretuz Donostiako Kontsumo Kontziente eta Eraldatzailearen aldeko Sarea da. Kontsumo kontziente eta eraldatzailea, gure ustez, eraikitzen duen kontsumoa da, amets dugun gizartean bizi ahal izateko funtsezko estrategia eta tresna aldi berean. Bizitza erdigunean jartzen duen eta ekonomia bere zerbitzura duen gizarte bat, alegia.

Gure hirian, posible da gizarteari eta ingurumenari kalte egiten dien gaur egungo ekoizpen- eta kontsumo-sistemaren parametroak alde batera utzita kontsumitzea, aurreztea eta bizitzea. Hortaz, hirian modu arduratsuan kontsumitzeko aukerak aurkituko dituzu gida honetan.  Saretuz sareak definitutako kontsumo arduratsu, kontziente eta eraldatzaileko irizpideak betetzen dituzten saltokiak,  adibidez: Berrerabilpena, Konponketa, Artisautza, Finantza etikoak, Bidezko merkataritza… ZEUK ERABAKI.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.