Badakigu 2020-2021 ikasturtea intentsitatez, ziurgabetasunez eta ikasketaz beteta egon zela. Udan, aurreko ikasturtean ikasitakoari buruz hausnartzen egon gara, eta Lanbide Heziketako ikastetxeetarako eta Euskadiko Unibertsitaterako jardueraz, saioz eta formakuntzaz, online zein aurrez aurrekoak, betetako proposamena garatzera animatu gara.
Urtetik urtera gero eta gehiago zarete gure jardueretan parte hartzera animatzen zaretenak, ikasgelan ekonomia bidezkoagoa eraikitzen lagunduz. Beti bezala lankidetza proposamena aldatzera, proposatzera, ezabatzera, birdefinitzera edo bakoitzak egokitzat jotzen dituen egoeretara egokitzera animatzen zaituztegu.
Hemen LH-rako Lankidetza Proposamena aurkezten dizuegu. Aurten, galdetegi labur honen bidez antolatu nahi dituzuen jarduerekiko interesa eta datak helaraztea proposatzen dizuegu. Edozein zalantzaren aurrean jarri harremanetan LH-ko kontaktuekin: idatzi irati.cifuentes@ecosfron.org helbidera edo deitu 722 371 633 telefonora Bizkaian edo Araban bazaude eta idatzi maialen.aginagalde@ecosfron.org helbidera edo deitu 680 697 648 telefonora Gipuzkoan bazaude.
Hemen Unibertsitaterako Lankidetza Proposamena aurkezten dizuegu. Zuen departamentuak lankidetzan aritu eta MgEk unibertsitatean egiten duen lanari buruz gehiago jakin nahi badu, idatzi laura.ruiz@ecosfron.org helbidera edo deitu 722 371 633 telefonora Bizkaian edo Araban badago eta idatzi maialen.aginagalde@ecosfron.org helbidera edo deitu 680 697 648 telefonora Gipuzkoan badago.
Anima zaitezte eta parte hartu ikasturte honetan MgE-rekin batera ikasgelan ekonomia bidezkoago bat eraikiz!