RedEFESen Estatu mailako VI. Jardunaldiak, zergatik dira garrantzitsuak jardunaldi horiek?


Krisialdiak — sozialak, ekonomikoak, edo klimatikoak— elkarrekin lotzen diren eta ikasleen etorkizunari zuzenean eragiten dioten une bat bizi dugu. Testuinguru honetan, hezkuntza ekonomikoak berebiziko garrantzia du: belaunaldi berriek bizi duten sistema ulertzeko eta eraldatzeko tresnak ematea.

Bi egunez, Bartzelona herrialde osoko irakasleen topagune bihutuko da, ekonomia bidezkoagoa, lurraldearekin lotuagoa eta guztion onerako bideratuagoa irakastearekin konprometituta baitaude. Ikasteko, hausnartzeko eta daukagun munduari eta nahi dugun munduari erantzungo dioten hezkuntza-alternatibak eraikitzeko espazio bat.

Nori daude zuzenduta?  Jardunaldi hauek honako hauetarako pentsatuta daude bereziki:
> Bigarren Hezkuntzako Ekonomiako irakasleak.
> Finantza etikoetan, ekonomia sozial eta solidarioan, ekintzailetza eraldatzailean edo hezkuntza kritikoan interesa duten irakasleak.
> Ikastetxean metodologia, tresna edo proiektu eraldatzaile berriak txertatu nahi dituzten hezkuntza-taldeak.

Asmoa da irakasleen arteko topagune parte-hartzailea sortzea; benetako hezkuntza-esperientzien trukea erraztea; ekonomiaren, finantzen eta enpresaren inguruko kontzientzia kritikoa sustatzea; begirada etikoa, solidarioa eta eraldatzailea ikasgelan integratzeko tresnak hurbiltzea; hainbat autonomia-erkidegotako irakasleen artean lan-sare egonkorrak eraikitzea.

Programa


Partekatu zure proiektua ikasgelan

Jardunaldi hauen aberastasun handiena ikastetxeetan egunez egun zaudetenok ematen dituzuen ikaskuntzak dira. Horregatik, ESPERIENTZIA, proiektu edo jarduera bat aurkeztera animatzen zaitugu, non ekonomiaren begirada kritiko, etiko edo eraldatzailea txertatu duzun. Hauek izan daitezke:

> Dagoeneko eginda dagoen proiektu bat
> Garatzen ari den ideia bat;
> Jarduera puntual bat; zentroko ekimen bat.

Proposamenak bidaltzeko azken eguna: abenduak 12, bidali zure esperientzia

Jardunaldien barruan, Arcadi Oliveres Saria deitzen da, irakaskuntza-esperientzia eraldatzaileena aitortzen duena. Aurkeztutako proposamen guztiak baloratzen dira eta irabazlea jardunaldian iragarriko da


Izen emateak zabalik daude

> Izena eman dezakezu laguntzaile gisa edo zure hezkuntza-esperientzia aurkez dezakezu.
> Formularioa eta informazio osoa

Bartzelonatik kanpoko irakasleentzako laguntza ekonomikoa

Parte hartzea errazteko asmoz, Finantza Etikoak Fundazioak beka partzialak eskaintzen ditu Bartzelonatik kanpo bizi direnei bidaia-gastuak edota ostatua ordaintzeko

Parte hartzea errazteko asmoz, Finantza Etikoak Fundazioak bekak eskaintzen ditu Bartzelonatik kanpo bizi direnei bidaia-gastuak edota ostatua ordaintzeko


. . . eta jardunaldiak iristen diren bitartean… aztertu gure materialak

Aprobetxatu zure bisita ikasgelarako material didaktikoak kontsultatzeko eta deskargatzeko:

BHI/LHko irakasleentzako materialak  >>
Laguntzako maleta pedagogikoak  >>

 

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.