Ekintzailetzaren egungo erronketarako estrategiak, aliantzak eta irtenbide kolektiboak, ekonomia social eta solidarioan
MgE dosierrak 54. zk, 2024ko uda Ekonomia Sozial eta Solidarioaren (aurrerantzean, ESS) munduan denbora asko daramagu ekintzailetza-prozesuaren faseetara, beharretara eta aukeretara egokitzen diren programak eta tresnak garatzen: bai aurre-ekintzailetzatik eta martxan jartzetik finkatze faseraino, bai laguntza prozesuetan eta barne-ekintzailetzan, eta bai ibilbide orokorragoetan edo jarduera-sektore espezifikoetan. Eta bide horretan, geure egin ditugu Ekonomia Solidarioaren Printzipioen …







