Online ikastaroa: Pertsonak erdigunean jartzen dituen ekonomia batera bidean

 Online ikastaro honen hamabigarren edizioa 2024ko urriaren 4tik abenduaren 20ra izango da, Tuterako UNEDekin lankidentzan.Ikastaroaren helburu nagusia ekonomia- eta gizarte-egituretan aldaketak sortzen laguntzea da, hauek bidezkoak eta solidarioak izan daitezen. Ikasleei gaur egungo ekonomia- eta garapen-ereduaren azterketa zein hausnarketa egiteko oinarriak emateaz gain, justizian eta elkartasunean oinarritutako ekonomia eredu batera bideratzen duten proposamen eta alternatibak …

«Funtsezko Ekonomia: herritarren ongizateari laguntzen» Dosierraren Aurkezpena online Azaroak 24, 18.30h

Funtsezko ekonomia eguneroko oinarrizko ondasun eta zerbitzuei dagokie —osasuna, hezkuntza, hornidurak, etxebizitza, garraio-sistemak—, segurutzat jotzen ditugun horiei. Ondasun eta zerbitzu horiek modu kolektiboan hornitzen dira, eta eguneroko bizitzarako azpiegitura materialak eta bizi-azpiegiturak eskaintzen dituzte eta herritarren ongizateari laguntzen diote. Ikerketaren eta unibertsitatearen alorrean, Foundational Economy Collective erakundean politika ekonomikoari buruzko hausnarketak egiten ari dira askotariko …