8 octubre, 2024
Euskadi

Online ikastaroa: Pertsonak erdigunean jartzen dituen ekonomia batera bidean

 

Online ikastaro honen hamabigarren edizioa 2024ko urriaren 4tik abenduaren 20ra izango da, Tuterako UNEDekin lankidentzan.

Ikastaroaren helburu nagusia ekonomia- eta gizarte-egituretan aldaketak sortzen laguntzea da, hauek bidezkoak eta solidarioak izan daitezen. Ikasleei gaur egungo ekonomia- eta garapen-ereduaren azterketa zein hausnarketa egiteko oinarriak emateaz gain, justizian eta elkartasunean oinarritutako ekonomia eredu batera bideratzen duten proposamen eta alternatibak adieraztea ere izango da ikastaro honen xedea.

Edukiari dagokionez, ikastaroa lau modulu desberdinez dago osatua (75 eskola-ordu eta 2 ECTS kreditu):

  1. Mundu Garapenerako 2030 Agendaren eta Garapen Jasangarriko 17 Helburuen erronken aurrean dauden botere-egiturak eta eraldaketa dinamikak.
  2. Merkatua edo pertsonak erdigunean jartzen dituzten finantzak?
  3. Ekonomia sozial eta solidarioa: sare ekonomiko horizontal, demokratiko eta parte-hartzaileak eraikitzen.
  4. Ekonomia feminista: bizitzaren iraunkortasunaren aldeko apustua.

Izena emateko edo informazio gehiago izateko sakatu hemen

———————————————————————————————————————————

Ikastaro hau «Una economía justa al servicio de la Estrategia de Desarrollo Sostenible para una Agenda 2030 transformadora Fase III» proiektuaren barruan dago, eta 2030 Agendako Zuzendaritza Nagusiak finantzatzen du. 

Ikastaroa gaztelaniaz izango da. 

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.