EGOKiTU UPV/EHU programan parte hartzea
Aurten ere EGOKiTU (Euskal Gazteen OrientazioraKo Ikastaroa.Talentoa Unibertsitatean) programan parte hartzera gonbidatu gaituzte. Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatutako jarduera da, ikasle gazteak modu ludikoan unibertsitatera hurbiltzeko helburua duena. Donostiako Ekonomia eta Enpresa Fakultatearen esparruan bi saio egin genituen 2024ko ekainean. Lehenengoan, fakultatean bertan, egungo sistema ekonomikoaz eta horrek gizartean eta ingurumenean dituen …




