Unibertsitate aurreko etapetan ekonomia irakasteko Dossierren ale berri hau aurkezten dizuegu. Irati Cifuentes Axpe, Elena Novillo Martín eta Laura Ruiz Álvarez Mugarik Gabeko Ekonomialarien kideek koordinatu dute. Iada 46 dossier argitaratu ditugu!
Gizarteak eskatzen dituen ezagutzak, trebetasunak eta balioak transmititzeko balio du hezkuntzak. Hortaz, hezkuntza-prozesu oro balioekin lotuta dago.
Diziplina ekonomikoaren irakaskuntza nahiko berria da Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko curriculum ofizialean, eta haren ezaugarria da ikuspegi ekonomiko-heterodoxo edo alternatiborik ez izatea. Horrela, unibertsitate aurreko irakaskuntza beste balio-sistema bat erakutsi, zabaldu eta eraikitzeko aukera gisa ikusten da, ekonomian etikaren eta ingurumenaren ikuspegia barne hartzen duena.
Horrekin buruan, Mugarik gabeko Ekonomilariak elkartetik urteak daramatzagu herritartasun osorako hezkuntzan eta LHko institutu eta zentroetako eraldatze sozialean lan egiten. Horretarako, irakasleekin jarraitzeko bokazioa duten lan-harremanak eta konfiantza ezarri, sentsibilizazio-saioak eman, material didaktikoak landu eta metodologia eta prozesu berritzaileagoak bultzatu ditugu.
Aurrekari horiekin, eta azken hezkuntza-erreformek DBHn eta Batxilergoan ekonomiaren irakaskuntzan LOMLOErekin (2020) eta LHn Lanbide Heziketa Antolatu eta Integratzeko Lege Organikoarekin (2021) egiten dituzten aldaketen ondorioz, dosier honen beharra proposatzen dugu orain: «Unibertsitate aurreko hezkuntzari erronka egin: irakaskuntzako beste praktika batzuk beste ekonomia baterako»
Hortaz, alde batetik, aldaketa horiek edukiak eta irismena murrizteari dagokionez dakartzaten erronka eta aukera nagusiak aztertuko ditugu, baita teoria ekonomikoaren edo bigarren mailako Ekonomia Politikoaren arloko prestakuntzaren borondatezkotasuna ere. Era berean, prestakuntzaren zeharkakotasuna eta gorakada, ekintzailetzaren sustapena, finantza-hezkuntzaren sarreraren bilakaera eta, oro har, egungo eredu ekonomikoarekiko ikuspegi kritikorik ez egotea ere analizatuko ditugu.
Bestalde, analisi horri erantzuteko beharrezkoak diren aukerak ere aztertuko ditugu, ekonomia kritikoa ikasgeletan sartzeko jada aplikatzen ari diren proposamenekin. Horien adibideak hurrengoak dira: ikuspegi eko-sozialaren zeharkakotasuna, Zerbitzu-Ikaskuntza, Ekonomiako etorkizuneko irakasleen prestakuntza, hezkuntza-baliabideak lantzea testuliburu klasikoen osagarri, ikasleek Ekonomia Sozial eta Solidarioaren printzipioetara bideratzen dituzten enpresa-proiektuak, edo, are gehiago, printzipio horiek ikasleen kooperatiben jardunetik aplikatzea.
DOSIERRA DESKARGATU ETA IRAKURRI