Badago hemen #BesteEkonomiaBatMartxanDagoVI

2019ko azaroaren 16an, Mugarik Gabeko Ekonomistek Tudelako UNED-ekin batera, Beste Ekonomia bat Martxan dago jardunaldiaren seigarren edizioa antolatzen dute. Ikuspuntu kritiko batetik ekonomia gizartearen eta planetaren zerbitzura jartzeko apustua egiten duten pertsonen arteko topaketa, elkarrizketa eta eztabaidarako espazioa izango da.

Aurten landuko den gaia garapena neurtzeko era alternatiboei buruzkoa izango da. Horretarako, José Manuel Naredo ekonomialari eta militante ekologista izango dugu, berak emango du jardunaldi hauetako lehenengo konferentzia: Irabazien Taxonomia.

Jarraian, 2019ko Garapen Jasangarrirako Politiken Koherentzia Indizea (GJPKI) aurkeztuko da. Tresna horren bitartez, herrialdeek giza garapen jasangarria, justua eta bidezkoa lortzeko duten konpromisua neurtu, ebaluatu eta konparatzen da. Horrez gain, tresna horren helburua normalean aurrerapenak neurtzeko erabiltzen diren eta ikuspegi hegemoniko eta mugatua duten adierazleen aurrean, batez ere Barne Produktu Gordinaren (BPG) aurrean, alternatiba bat eskaintzea da.

Ez hori bakarrik, oso interesgarriak diren beste 3 tailer ere izango ditugu “BPG-z haratago. Neurtzeko era alternatiboei buruzko proposamen eta esperientziak”.

Egitaraua:

Lekua: Eduardo Úrculo Kultur Gunea, Donoso Plaza 5, Madril

Goizez

10.00-11.30. Inaugurazio-hitzaldia.

Irabazien Taxonomia: paradigma aldaketarako gakoak. José Manuel Naredo. Ekonomialari eta militante ekologista.

12.00-14.00. 2019ko Garapen Jasangarrirako Politiken Koherentzia Indizearen (GJPKI) aurkezpena

Marta Iglesias López. GGKEen Koordinakundea.
Luisa Gil Payno. GGKEen Koordinakundea.
Pablo Martínez Osés. La Mundial Kolektiboa.
José Medina Mateos. La Mundial Kolektiboa

Arratsaldez

16.00-19.00. Tailerrak. “BPG-z haratago. Neurtzeko era alternatiboei buruzko proposamen eta esperientziak”.

  1. Tailerra Desberdintasunak neurtu. Ricardo Molero Simarro. Madrilgo Unibertsitate Autonomoa.
  2. Tailerra. Antropozenoa neurtu. Carmen Madorrán Ayerra. “Foro transiciones” foroa.
  3. Tailerra. Zaintzak eta etxeko lanak neurtu. Matxalen Legarreta Iza. Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV-EHU).

Aurten unibertsitateko ikasleentzako 100 plaza daude eskuragarri.

UNIBERTSITATEKO IKASLEA BAZARA “unibertsitateko ikasleentzako izen-ematea” atalean matrikulatu behar zara. Horrez gain, interesa izan dezakezu hurrengo informazio honetan:

  • Kredituak: 1,5 kreditu lor ditzakezu. Informazio gehiago nahi izatekotan sartu ikasleentzako gida
  • Bekak: Madriletik kanpo datozen ikasleentzako 40 beka daude eskuragarri, joan-etorriak eta ostatuak sortu ditzaketen gastuak ordaintzeko. Informazio gehiago nahi izatekotan sartu ikasleentzako gida

IKASLEA EZ bazara, eman izena HEMEN

Informazio gehiago HEMEN

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.