
Inoiz pentsatu al duzu finantzak «ez direla zure kontuak»?
Beldurtuta sentitu zara bankura sartzen edo azaltzen ari direna ulertzen saiatzen?
Basauriko Emakumeen Etxeak, Marieneak, ateak ireki dizkigu «Finantzak, guk?» ikastaroa emateko. Ikastaro horretan, aldaketa bultzatzeko elkartuko gara, gure baliabideen kudeaketan konfiantza irabaziz eta egungo eredu ekonomikoa zalantzan jarriz.
– Data: martxoak 10, 17, 24 eta 31 eta apirilak 7, astelehena
– Ordua: 16:00-18: 00
– Lekua: Marienea, Basauriko Emakumeen Etxea
– Hezitzailea: Patricia Solaun (Mugarik Gabeko Ekonomilariak Euskadi)
– Inskripzioak eta informazioa:
> webgunearen bidez
> emaila: marienea@basauri.es
> Telefonoa: 94 612 41 00
Tailer hau diruaren erabilerari buruzko prestakuntza soil bat baino askoz gehiago da. Topaketarako eta hausnarketarako gune bat da, non esperientziak partekatzen diren eta modu didaktikoan hurbiltzen diren banku-produktu nagusiak eta horien funtzioa: ordaintzeko moduak, aurrezkia eta inbertsioa, maileguak eta hipotekak, aseguruak… Gure eskubideak eta horiek eskatzeko modua ere aztertuko ditugu, emakume bakoitza ahaldunduta senti dadin etorkizun segurua eta, batez ere, berdintasunezkoa eraikitzeko aukera emango dioten finantza-erabakiak hartzeko.
Zer espero dezakezu tailerretik?
Marienean antolatutako 5 saiotan, emakumeok diruarekin dugun harremana birplanteatuko dugu, bankuek nola funtzionatzen duten azalduko dugu, finantza produktuak desmitifikatuko ditugu eta aurrekontuak egiten ikasiko dugu. Gainera, kontsumitzaile gisa ditugun eskubideak bezalako funtsezko gaiak landuko ditugu, eta egungo sistema zalantzan jarriko dugu, gizartea eraldatzeko alternatiba etikoak ezagututa.
Patricia Solaun Mugarik Gabeko Ekonomialarien prestatzaile eta ordezkariak gidatzen du esperientzia hau. Hizkera hurbila eta lagunartekoa erabiliz, eskemak hausten ditu eta itxuraz konplexuak diren kontzeptuak denentzat eskuragarriak bihurtzen ditu. Imajinatu zure baliabide ekonomikoak erabiltzen ikastea beldurrik eta nahasmenik sentitu gabe!
Berdintasunerako ekintzarako deia
Tailer hau ez da soilik prestakuntza teknikoa; eredu ekonomiko hegemonikoa zalantzan jartzeko gonbidapena da. Agerian geratzen da genero-desberdintasunek nola eragiten duten diruarekin erlazionatzeko moduan eta baliabideak eskuratzeko moduan. Zalantzak, esperientziak eta estrategiak partekatzean, elkarri laguntzeko giroa sortzen da, eta ezagutza da aldaketa lortzeko tresnarik boteretsuena.



