Datorren maiatzaren 11n, larunbatean, egingo da Lavapiesgo San Fernando Merkatuan dagoen Zentroko Kontsumo Iraunkorrerako Gunea. Jardunaldiak diziplina eta lurralde ezberdinetako pertsonak bildu nahi ditu taldean ekiterako orduan aurrean dituzten erronkak partekatzeko. Topaketa hau “Jar zaitez martxan beste ekonomia baten alde” proiektuaren baitan planifikatu den jarduera bat da eta Gizarte Ekonomia Solidarioaren antolakuntza-formulen bidez gazteen enplegagarritasuna hobetzea eta Estatuko lurralde osoan zehar ekonomia mota horren hedapena eta finkapena sustatzea ditu helburu.
Ekitaldiaren programa jarraian deskribatzen da:
Larunbata, maiatzaren 11
San Fernando Merkatuan dagoen Zentroko (Tribulete kalea z.g., Madril) Kontsumo Iraunkorrerako Gunean
11:00 Ongietorria eta jardunaldiaren aurkezpena
11:30 Esperientzien Mahaia. Posible al da gizarte ekonomia solidarioan ekitea 30 urte baino gutxiagorekin? Equipo Mico, Yatay eta Agresta SCoop taldeen esperientzia izan dugu.
12:30 Bidezko merkataritzako gosaria
13:00 Lankidetza-dinamika proiektuen aurkezpena
14:00 Ibilaldi inspiratzailea. Gertuko ekimenak bisitatuko ditugu
15:00 Gertuko eta sasoiko janari ekologiko eta begetarianoa El Fogón Verde jatetxearen kargura
16:00 Mahai-joko kooperatiboen arratsaldea
18:00 Agurra
Izena eman nahi baduzue, eman izena formulario honetan eta berehala jarriko gara harremanetan zurekin izen-ematea eta parte-hartzearen xehetasunak baieztatzeko.