Inoiz pentsatu al duzu nola eraman dezakezun zure negozioa bide jasangarritik? Zure karbono-aztarna murriztu, komunikazioaren bidez genero-estereotipoak hautsi edota zure taldea anitzagoa egin, nondik hasi beharko zenuke?
Mugarik gabeko Ekonomilariok Ekonomia Sozial eta Solidarioan Ekiteko Eskuliburua aurkeztu nahi dizugu, galdera hauek erantzuten lagunduko dizun tresna. Eman izena abenduaren 2an, 17etan, REAS Euskadiren #merkatusoziala #azokaESSbirtuala-ren testuinguruan antolatu dugun tailer dinamikoan eta ikasi nola tresna honek lagunduko zaituen zure negozioa jasangarriagoa egiten gizarte-, ingurumen- eta genero-inpaktu positiboa sortzeko.
Tailer honetan Ekonomia Solidarioari eta ekintzailetzari buruz hitz egingo dugu, Canvas Soziala metodologia ardatz nagusi edukita, baina batez ere taldetan lan egingo dugu fikziozko enpresa bat erabiliz tresnaren esperientzia praktikoa izateko.
Zure negozio-ideia martxan duzun ala ez alde batera utzita, pertsonen eta planetaren bizitza erdigunean jarrita ekiten ikasi nahi baduzu, ez ezazu tailer hau galdu. Pandemiaren eta ondoratzen ari den sistema ekonomikoaren aurrean, badaude alternatibak!
Tailerra euskaraz eta doakoa izango da. Izena emateko sakatu hurrengo esteka.