Ekonomiako irakasle ikastaroa BHI/LH: #KrisiariAurreEgiten: bizitza erdigunean jartzen duen ekonomia baten alde II

2022an indarrean sartu zen hezkuntza lege berria, LOMLOE; bat dator 2030 Agendarekin, eta genero berdintasuna, balio zibikoetan oinarritutako hezkuntza, herritartasun aktiboa eta garapen iraunkorra hainbat arlotan txertatzen ditu. Ekonomiari eta ekintzailetzari lotutako ikasgaiek ere helburu horiek barne hartzen dituzte eta jasangarritasunaren aldeko apustua egiten dute.

Irakasleen lana errazteko, curriculum horretara egokitzeari dagokionez, ikastaroaren bigarren edizioa prestatu dugu: #KrisiariAurreEgiten: bizitza erdigunean jartzen duen ekonomia baten alde II. Ikastaroa BHI eta LHko oraingo eta etorkizuneko irakasleei zuzenduta dago eta irailaren 15etik azaroaren 27ra izango da.

Prestatutako baliabideen helburua ikasitakoa bizitza errealarekin lotzea da eta LOMLOE legeak proposatutako gaitasunetara eta irteera profilera egokitzen dira. Horrela, proposatutako jardueren bidez garatuko dira, besteak beste, ingurumen krisiarekiko jarrera arduratsua, kontsumo arduratsua, desparekotasun eta bazterkeria egoerak hautemateko sentsibilitatea, gatazkak modu baketsuan konpontzeko gaitasuna, egungo gizartearekiko jarrera kritikoa, aniztasun pertsonala eta kulturala errespetatzea eta gozatzea, proiektu kolektibo baten parte sentitzea eta bizitzan zehar ikasten jarraitzeko trebetasuna.

Badakigu irakasleek denbora gutxi dutela, eta horregatik diseinatu dugun ikastaroak 20 orduko iraupena izango du. Bost modulutan banatuko da, bideoak, atal teoriko laburra eta ikasgeletan txertatzeko proposamenak barne.

Ikastaroa UNED-Tudela, Fundación Finanzas Éticas eta FUHEM lankide izanda antolatu da eta bere helburua diziplina ekonomikoaren ikuspuntua zabaltzea da; horretarako, korronte ekonomikoen proposamenak txertatuko dira, hala nola feminista edo ekologista, aurre egin behar diegun erronka sozioekonomiko konplexuak ulertu eta gainditu ahal izateko eta aukera posibleen inguruan hausnartzeko. Bigarren edizio honetan beste modulu bat gehitu da eta horren ardatza ekintzailetza da: izan ere, ikasleen artean sustatu nahi den gaitasun nagusietako bat ekintzailetzarako grina bada, zergatik ez egin eraldaketa sozialaren ikuspegiarekin, ekonomia eraldatzaileen barruan kokatutako proiektuen bidez?

#KrisiariAurreEgiten: bizitza erdigunean jartzen duen ekonomia baten alde II Izena eman!

    • 1.modulua: Ekonomia eta Agenda 2030: hurbilketa krisi globalera.
    • 2.modulua: Ekonomia eta ekologia: errekurtsoak, gaitasunak eta premiak asebetetzea.
    • 3.modulua: Ekonomia eta zainketak: bizitza erdigunean jarri.
    • 4.modulua: Ekonomia eta finantza etikoak: beste finantza batzuk beste ekonomia batentzako.
    • 5.modulua: Ekonomia eta ekintzailetza soziala eta solidarioa.

Ikastaroa UNED-Tudela lankide izanda antolatuko da; hortaz, izen ematea  UNED plataformaren bitartez egingo da. Ikastaroa amaitzen dutenek ECTS kreditu 1 eskuratuko dute (Espainiako unibertsitate guztietan balio du).

Ikastaroa gaztelaniaz emango da.

 

 

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.