11 noviembre, 2021
Euskadi

Ekonomialari Euskaldunen II. Biltzarra – azaroaren 26an Bilbon

 
Ekonomialari Euskaldunen II. Biltzarra egingo da azaroaren 26an Bilbon, Htik BIOra (Hidrogenotik Bioekonomiara) lelopean. Azken joera teorikoen berri izan eta pil-pileko gaiez modu kritikoan eztabaidatu, unibertsitatea eta profesionalen arteko zubi-lanak egin eta sarea sortzea du helburu topaketa honek.
 
Goizeko saioan eta ongi etorriaren ondoren, ohitura dugunez, ekonomialari euskaldun bat omenduko dugu. Kasu honetan, Federico Krutwig (1921-1998), bere mendeurrenean. Hiru ponentziatan Vasconia (1963) eta Computer Shock (1984) liburuetan egin zizkigun ekarpenak aztertuko ditugu.

Hitzaldi nagusian, ohorezko gonbidatu batek, pil-pileko kontuak jorratuko dizkigu: energiaklima aldaketaeredu ekonomikoa… beti ere entzuleen parte hartzera irekita.

Horren harira hazkunde-desazkunde eztabaida, garapen iraunkorrerako helburuekin lotuta. Genero ikuspegiak ere izango du bere tartea, lan merkatuan edota enpresetako administrazio-kontseiluetan dagokeen berdintasunaz hausnartuz.

Bazkalostean, bi sakontze tailer praktiko izango ditugu. Aukeran, bata antzinako euskal ekonomiaren izaera kolektibistaz eta bestea ekonomia alternatiboaz, euskal kooperatiba modernoen bidez.
 
Esteka honetan egitarau osoa eta izena emateko argibideak aurkituko dituzu, matrikula doakoa da beraz ez galdu aukera!
 
Mugarik gabeko Ekonomilariak bertan izango gara eta parte hartzera gonbidatzen zaitugu.
Bizkaiko Foru Aldundiak babestutako «Unibertsitatean Ekonomia Bidezkoagoa eta Solidarioagoa sustatzen» proiektuaren barruan sartzen da Mugarik gabeko Ekonomialariak-en partaidetza jarduera honetan.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.