Biboko Ekonopoloko ekintzailetza taldeakideak garenez gero PrESStatzen programa ezagutzera gonbidatzen zaituztegu, programa honek Bilbon ekonomia sozial eta solidarioko proiektuak (ESS) sortzeko eta martxan jartzeko helburua du.
Partaideentzat doakoa den programa honek prestakuntza- eta networking-saioak ditu ESSko proiektuak abian jartzen lagunduko duten tresnak ikasteko eta eskuratzeko. Halaber, proiektu bakoitzak ad hoc prestatutako laguntza-ibilbide bat izango du, ESSan espezializatutako tutore batekin batera diseinatua.
2022 EDIZIORAKO IZEN-EMATEA ZABALIK
Ikasturte honetan programa 2022ko urtarrilaren 18tik apirilaren 5era bitartean egingo da EKONOPOLO espazioan, Harrobi plaza 4, 48003 Bilbo. Programa doakoa da parte-hartzaileentzat.
Parte hartzeko baldintzak:
- Proiektuak, elkarteak edo enpresak Bilbon egon behar du.
- Parte-hartzaileek gutxienez saioen % 85era joateko konpromisoa hartzen dute.
Parte hartu nahi baduzue, bete ondorengo FOMULARIOA
Eskaerak jasotzeko azken eguna: 2021eko abenduaren 17a.
Informazio gehiago:



