Emakumeentzako finantza ikastaroa: Kontu argiak

Gurari Etxea- Emakumeen Etxea Getxon (Bizkaia), berdintasunaren alde lan egiten duten kolektiboak, elkarteak eta zerbitzuak biltzen dituen gune feminista intersekzionala da. Leku fisiko zein sinbolikoa da, eta bertan indarrak batzen dira eta sinergiak sortzen dira.

Era berean, emakumeen ahalduntze-prozesuen erreferentziazko, ikaskuntzako eta sustapeneko espazio bat izan nahi du, gizarte-eraldaketara bideratua.

Gurari Emakumeen Etxeak leku bizia izan nahi du, adin eta jatorri guztietako emakumeekin partekatzeko, eta kolektibo eta sareetan parte hartzeko eta antolatzeko aukera eskaintzeko. Gune horretan, jardueren bidez (tailerrak, hitzaldiak, proiekzioak…), munduaz dugun pertzepzioa eraldatzen ikasi ahal izango dugu, eta hori posible egiteko tresnak eskuratu.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.