Gure «Ekitatearen aldeko bigarren plana» jarri dugu martxan. Beste urrats bat da erakunde gisa hartzen dugun konpromisoan, praktika feministagoak, bidezkoagoak, inklusiboagoak eta gure balioekin koherenteagoak izaten jarraitzeko.
Badakigu benetako genero-berdintasuna ez dela asmo-adierazpenekin bakarrik lortzen, baizik eta gure alde jarriz eta etengabe lan eginez. Horregatik, plan berri honetan konpromiso zehatz batzuk hartu ditugu, gure lana eta barne-harremanak gidatzeko:
Ekitate Batzorde aitortu eta erreferentzial bat izatea.
Ikuspegi feministako talde tekniko bat, lan-prozesuetan integratua.
Boluntariotza eta praktikak ikuspegi feministarekin, printzipio horiekin lerrokatuta.
Talde tekniko bat, lortutako ikaskuntzak sortu eta partekatuko dituena.
Talde-laneko eredu bat, interdependentzian eta aitorpenean oinarritua.
Gatazken kudeaketa eta eraldaketa, ikuspegi eraikitzaile eta zaintzaile batetik abiatuta.
Indarkeria matxista, arrazista eta LGTBIfosikoen aurkako praktika aktiboak.
Plan hau ibilbide-orri bizia da, esperientzian, hausnarketan eta talde-lanean oinarrituta eboluzionatzen joango dena. Aurrera egiten jarraitzen dugu, ekitatea egunerokoan eraikitzen dela sinetsita.




