Maylin Vergara Emakume Migratu Ekintzaileen presidentea elkarrizketatu dugu. Duela 4 urte Maylinek berak Bilbon sortutako elkarte honek migrazio-esperientzia duten 70 emakume ekintzaile baino gehiago biltzen ditu gaur egun. Elkarlanaren boterea eta elkarrekiko laguntza funtsezkoak izan dira urte hauetan guztietan. Emakume horietako askok beren ideiak eta proiektuak abian jartzeko zailtasunari egin behar diote aurre, atzerritartasun-lege batek aukera hori ukatzen dielako. Hori da elkarteak aurre egin beharreko erronka nagusietako bat. Barne-antolaketa ere erronka bat dira, elkarte bat enpresa bat bezalakoa da zentzu horretan, esan digu Maylinek.
Mugarik Gabeko Ekonomialariak prozesu horrekin bat egiten ari gara, aukera-berdintasuna beharrezkoa dela eta erakunde publikoek bermatu behar duten pertsona guztientzako eskubidea dela ulertuta. MMEko emakume ekintzaileek beren negozioen ikuspegi bat dute, REASen gutuna sustatzen duen ekonomia sozial eta solidario baten printzipioekin bat datorrena. Lankidetza, inklusioa, lurralde-errotzea, iraunkortasun ekologikoa eta lana dira MMEko bazkideek beren egunerokoan lantzen dituzten printzipioak.
Elkarrizketa Kamanga Influencers Clubek egin du. Proiektu hori Euskadin nazionalitate gehien dituen auzoan dago, San Franciscon (Bilbo). Eduki digitalen sortzaile izateko gogoa duten gazteek zuzentzen eta bultzatzen dute.
Material interesgarri hori eta beste asko partekatuko dira El Nido plataforman, ekintzailetza sozial eta solidario baten aldeko plataforman.