Eragin soziala vs. eragin ekonomikoa: nola orekatu

Ba al dakizu zure ekintzailetza benetan koherentea den bere balioekin?

Saio honetan balantza orekatzen ikasiko dugu. Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Adierazleak aztertuko ditugu, eta Aginte Taula erabiltzen ikasiko dugu, pertsonak eta planeta zainduko dituzten erabakiak hartzeko, errentagarritasuna ahaztu gabe.

1. Paradigma-aldaketa (Aldaketaren teoria). Enpresa konbentzionalak eta ESSko enpresak
– Funtsezko ideia: iraunkortasun ekonomikoa bitartekoa da, eta inpaktu soziala helburua. Orekarik gabe, proiektua hil egiten da (baliabide faltagatik) edo indargabetu egiten da (balioak galtzeagatik).

2. Indidorren errepasoa: REASen Auditoria Soziala
Teoria ekonomia alternatiboko sareen errealitatearekin lotzea. REASen Balantze Soziala gardentasunerako eta kontuak emateko funtsezko tresna da.
Ekitatea, lan duina, iraunkortasun ekologikoa, lankidetza, berastasunaren banaketa justua eta ingurunearekiko konpromisoa.

Auditoria-galderen dinamika: parte-hartzaileek beren antolaketari buruzko gogoeta egin behar dute:
Soldata altuenaren eta baxuenaren artean 1 eta 3 arteko gehieneko soldata-aldea al dago? (Ekitatea)
Gure erosketen zer ehuneko egiten diegu ESSko hornitzaileei edo hurbiltasun-hornitzaileei?
(Ingurunearekiko konpromisoa). Nola neurtzen dugu gure eguneroko jardueraren ingurumen-inpaktua? (Jasangarritasuna)

2.1 Adierazleak zer diren, nola diseinatzen diren: Zer eta nola neurtu nahi dugu:
CREAD teknika: Gogoratu adierazleek kuantifikagarriak, garrantzitsuak, espezifikoak, lorgarriak eta denboran definituak izan behar dutela.

3. Tresna praktikoa: Aginte Taula Integrala (ATI) ATIren aplikagarritasuna: Aginte-taularen Excelerako esteka erabiliz, parte-hartzaileek beren auditoria sozialaren helburu bat aukeratu behar dute (adibidez, genero-arrakala murriztea) eta adierazle jakin batera (KPI) itzuli, formula bat eta arduradun bat esleituz.

4. Itxiera eta indar-ideiak. Adierazle ekonomikoak gizartetik bereizitako zerbait bezala ez ikustearen garrantziari buruzko hausnarketa.

Horretarako, Romina Vinocur, Ekonomia Sozial eta Solidarioko Teknikaria MgEen, esperientzia luzekoa, eta ehunka proiektu lagun izango ditugu, banakakoak eta kolektiboak..


Tailerra maiatzaren 28an, osteguna, izango da 17:00etan 19:00etan Zoom plataformaren bitartez.

Gogorarazten dizuegu tailer hauek, ekiten ari diren edo ekin nahi duten pertsonentzat ez ezik, gizarte-ekintzailetzaren eta eraldatzailearen munduan interes desberdinak dituen edonorentzat ere badirela.

Saioan izena emateko beharrezkoa da formulario hau betetzea 

Zuen zain gaude!

 

 

<< Euskadiko ordezkaritzaren azken berriak

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.