Erakunde bizigarriak: nola antolatzen garen, nola kontziliatzen dugun eta nola banatzen dugun boterea


Datorren abenduaren 1ean egingo da Bilboko Ekonopolon «Erakunde bizigarriak: nola antolatzen garen, nola kontziliatzen dugun eta nola banatzen dugun boterea» topaketa, Mugarik gabeko Ekonomialariek antolatua «Gurea ESS: Berdintasunerako eraldaketa-tresnak Bizkaiko erakundeetan» proiektuaren baitan.

Topaketa hau hausnartzeko, esperientziak partekatzeko nahiz bizitza eta zainketak erdigunean jarriko dituzten barne-antolaketako modu berriak esploratzeko interesa duten Ekonomia Sozial eta Solidarioko erakundeei zuzenduta dago.

Gurea ESS proiektuaren bidez, Bizkaiko Ekonomia Sozial eta Solidarioko erakundeen barne-kudeaketako jardunbidea aztertu eta ezagutarazi nahi dugu, erakunde-kulturari, kudeaketa parte-hartzaileari, zainketei eta berdintasunari arreta berezia jarriz. 


Helburua hauxe da: bidezkoagoak, berdinzaleagoak eta jasangarriagoak izango diren erakundeak eraikitzen lagunduko duten tresnak eta ezagutza partekatua sortzea.

Zer aurkituko duzu topaketan?

Ekitaldiak lau zati izango ditu:

1. Proiektuaren aurrerapenen aurkezpena

2. Ponentzia inspiratzaileak

> REAS Euskadi / Mugarik Gabe / SETEMek lan-politika feministari eta Bizigarri prozesuari buruzko sarrera bat egingo digute.
> Javi Modinok eta ColaBoraBora kooperatibak beren kooperatibaren eta parte hartzen duten beste espazio batzuen (Wikitoki, adibidez) barne-kudeaketako esperientziei buruz hitz egingo digute.

3. World Café dinamika

Esperientzia eta jardunbide errealak partekatuko ditugu, erakunde bizigarriak eraikitzeko.

4. Itxiera eta aperitiboa

Haurtzaindegi-espazio bat egongo da ekitaldian, behar duenarentzat.

Non eta noiz?

> Eguna eta ordua: abenduaren 1ean, 17:30etik 19:30era
> Helbidea: Harrobi Plaza, 4, 48003 Bilbo, Bizkaia

Izen-emateak >>  https://forms.gle/nYc37oKSdeEhF2Jb9

 

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.