Eraldaketa ekofeministarako emakumeen lehen topaketa

Dena prest dugu, eta aurreko post-en aipatu genizuen Eraldaketa ekofeministarako Emakumeen Topaketetako lehena gogo biziz iragartzeko unea da.

Topaketa hau prestatzeko, sareak aktibatu ditugu eta jakintzak eta esperientziak konektatu ditugu metodologia  bat diseinatzeko, parte hartzen duten emakume guztien artean jakintza kolektiboa sortzeko, begirada dekolonial batetik abiatuta. Eskerrik asko bihotzez diseinu honetan lagundu duzuen pertsona eta erakundeei

Orain, zaintza-gune batean praktikan jartzeko garaia da, eta emakume migratuak eta autoktonoak gonbidatzen ditugu parte hartzera. Emakume migratuak espazio honetako protagonistak izango dira, eta beren esperientziak eta jakintzak aitortu nahi ditugu, migrazio-prozesuetan emakumeek duten eta testuinguru berrietara eramaten duten kultura- eta gizarte-balioa erdigunean jarriz. Bertako emakumeak ere baditugu, topaketaren gaiei buruz hausnartzeko interesa dutenak (osasun mentala, elikadura-subiranotasuna, komunitatearen eraikuntza), ikuspegi ekofeministatik eta dekolonialetik.

Emakumeen arteko kontzientzia kdritikoa eta kolektiboa bultzatu nahi dugu: norberaren esperientzietatik abiatuta, gure bizitzetan eragina duen sistema sozial, politiko eta ekonomikoaren bidegabekeriak identifikatuko ditugu, eta errealitate horiek eraldatzen lagunduko duen antolatzeko eta eragin aktiboa gauzatzeko moduei buruz hausnartuko dugu.

Basoa da topaketa hauetako lehena egiteko aukeratutako lekua. Leku hau bere historiagatik, misioagatik eta balioengatik aukeratua izan da. Basoa elkartasunerako eta gizartea eraldatzeko proiektu bat da. Esperimentaziorako gune bat da, komunitatean bizitzeko eta jarduteko modu bat, autogestioan, horizontaltasunean eta parte-hartzean oinarritua, eta hamarkadak daramatza giza eskubideen defendatzaileak, migratzaileak eta errefuxiatuak hartzen. Datorren martxoaren 21ean, gu ere hartuko gaitu, 20 bat emakumez osatutako talde batek. Elkartu egingo gara hausnartzeko, deseraikitzeko eta elkarrekin eraikitzeko bizitza antolatzeko modurik bidezkoenak, solidarioenak eta guztiontzako onuragarrienak.

 
 

 

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.