Euskadiko MgEk 2025eko Auditoria Sozialaren ebaluazioa onetsi du

Beste urte batez, Euskadiko Ekonomia Sozial eta Solidarioko enpresek, Auditoria Sozialaren prozesuaren ondoren, sasoian daudela demostratu dute, ESSren sei printzipioetan oinarritutako ariketa osasungarria egin eta gero: ekitatea, lan duina, lankidetza, aberastasunaren bidezko banaketa, jasangarritasun ekologikoa eta ingurunearekiko konpromisoa.

REAS Euskadiko 125 erakunde bazkide inguruk beren ongizate mailak partekatu dituzte hilabete hauetan, eta, horrela, pertsonak eta planeta erdigunean jarri nahi dituen eredu sozioekonomiko horren printzipioen eta balioen forma egoera ebaluatzea ahalbidetu dute.

Honako infografia honetan gure erakundeak Euskadin dituen emaitzak islatzen dira:

Euskadiko Mugarik gabeko Ekonomilariak-ek bere osasun egoera ona erakutsi du eta sagarra jaso du, Mens sana in corpore sano! ziurtatzen duen berme-zigilua.

Ziurtagiri honek REAS Euskadiko Merkatu Sozialean parte hartzeko gaitasuna ematen du, ESSren produktuak eta zerbitzuak merkaturatzeko plataforman.

2025eko Auditoria Sozialaren emaitzek erakusten dute euskal ESSk 36 mila pertsona baino gehiago lotzen dituela, eta 2024an 217 milioi euro sartu zirela, eta zifra horiek urtetik urtera pixkanaka gora egiten ari direla erakusten dute. Euskal ESS hazten ari da eta gero eta indartsuagoa da! Langileen eta boluntarioen pertzepzioak espazio segurua, erantzunkidea eta lan baldintza onekoa dela adierazten du. Txostenak nabarmentzen du sare osasungarri batean bizi garela, baina agerian uzten ditu, era berean, aurrean ditugun erronkak, guztiontzat ahalegin handiagoa ekarriko dutenak.

Auditoria Soziala ESS indartzen eta ikusarazten laguntzen duen tresna bat da, baita hura osatzen duten enpresen artean konfiantza eta sinergiak sortzen laguntzen duena ere.

Sasoian gaude!

Emaitzak ezagutu nahi dituzu? Kontsultatu hemen txosten osoa: https://reaseuskadi.eus/auditoria-social-2025-las-empresas-de-la-economia-social-y-solidaria-estan-en-forma /

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.