Imajinatzen duzu ideia on bat duzula, ekiteko gogoa, zure proiektua babesten duen komunitate bat... Baina ezin duzu aurrera egin inork ez dizulako sinesgarritasunik ematen?
Hau ez da istorio isolatu bat, baizik eta Euskadin bizi diren pertsona askoren errealitatea da — batez ere emakume migratzaileena —. Horregatik, joan den apirilaren 3an, Mugarik gabeko Ekonomilariak-ek oso jardunaldi berezia antolatu zuten Bilboko Ekonopolo-an: "Krediturako bidezko sarbidea, ekiteko bideak eraikitzen".
Arratsalde hartan, erakundeak, kolektiboak eta ekintzaileak bildu ziren hitzaldiak entzutera baino zerbait gehiagorako: hitz egitera, partekatzera eta, batez ere, irtenbideak eraikitzera.
Bai, ekitea zaila da. Baina are gehiago laguntza non eskatu ez badakizu... edo eskatzean, ateak izten badizkizute.

Mugarik Gabeko Ekonomialariak-en aldetik, ekonomia bidezkoago batekiko konpromisoa ez da teoria hutsa: ekintza zehatzak dira. Ernesto erakundeko Gizarte Ekintzailetza eta Ekonomia Sozial eta Solidarioko teknikariaren hitzetan, "jardunaldi hau oso gauza errealetik sortu da: ideia ekintzaileak dituzten kolektibo migratzaileen eta proiektu horiek finantza ditzaketen erakundeen artean dagoen deskonexiotik".
Jardunaldi hori Mugarik gabeko Ekonomilariak-ek bultzatutako proiektu zabalago baten parte izan da. Proiektu horren helburua dibulgazio-materialak sortzea, esperientziak biltzea eta finantzaketa-irizpide inklusiboagoetarantz aurrera egitea da, betiere perspektiba feministatik.
Zein erakundek parte hartu zuten? Ekitaldiaren lehen zatian, hainbat erakundek beren funtsak eta sarbide-baldintzak aurkeztu zituzten.
> Euskadiko Finantza Etikoak, Javier Egiak ordezkatuta, Bizkaiko Foru Aldundiaren funts bat kudeatzen du, bazterkeria-egoeran dauden pertsonentzat. 6.000 eurorainoko mikrokredituak eskaintzen dituzte interesik gabe, gizarte-abalarekin eta laguntzarekin, migratzaileek bultzatutako edo diru-sarrera txikiak dituzten proiektuei lehentasuna emanez.
> Finantza Alternatibo eta Solidarioen Sarea, Irune Lekaroz de Microfidesen bitartez, kreditu osagarriak eskaintzen dizkie gizarte-ekintzailetzako proiektuak aurkezten dituzten gizarte-erakundeei. Konfiantzaren logikatik egiten dute, eta ez ordea, banku-bermearen logikatik.
> Bizkaiko Caritas-ek, Incorpora proiektuaren bidez, 70-80 pertsona laguntzen dituztenak urtero ekintzailetza-bidean, prestakuntza, laguntza eta bakako aholkularitzaren bidez. Microbankekin duen lankidetzari esker, 30.000 eurorainoko kredituak eskura daitezke, abalik gabe, baina negozio-plan bideragarri batekin.
> Fondo Calala, Greta Frankenfeld-ek ordezkatuta, are gutxiago ezagutzen den alternatiba bat proposatzen du: dohaintzak. Ez dira maileguak, baizik eta itzuli gabeko laguntza ekonomikoak, gizarte-ekonomia eta ekonomia solidarioa sustatzen duten emakumeen erakundeentzat edo disidentzientzat.
> Bizkaia Mikro, mikrokreditu sozialak eskaintzen dituen erakunde publikoa. Marcos Sayero zuzendariak gogorarazi zuenez, "benetako ekintzailetza ez da Steve Jobs bakarrik: zure auzoko ile-apaindegia da, herriko janari-denda, edo josteko tailer bat ireki nahi duen emakumea". Maileguek % 2,5eko interesa dute eta ez dute abalik behar, baina beharrezkoa da pertsona juridikoa izatea (laster aldatuko da hori).
> Gainera, Migratoria, Koops eta beste hainbat erakundek ere parte hartu zuten.
Jardunaldiaren zati interesgarrienetako bat dinamika parte-hartzailela izan zen, Equipare taldeak dinamizatua.
Honen helburua ohiko diagnostikotik haratago joatea eta pertsonek finantzaketa eskurtatzeko zerk eragozten duen hainbeste benetan ulertzea da.
Sortu zen lehen oztopo handia argia izan zen: informazio falta. Migratzaile askok ez dakite ekiteko laguntzak edo mikrokredituak daudenik. Testigantza batzuek argi utzi zuten: "Nik ez nekien Caritasek negozio bat sortzeko laguntza eskeintzen zuenik", esan zuen Ibrahimek, bertaratuetako batek.
Desinformazio hori larriagotu egiten da finantza-hizkuntza ulertezina denean. "Ibilgetua", "zirkulatzailea" edo "amortizazioa" bezalako hitzak beldurgarriak dira eta aldez aurretik prestakuntzarik jaso ez dutenak albo batean uzten dituzte. Parte-hartzaile batek honela laburbildu zuen: "Badirudi finantza-produktuak ez daudela niretzat pentsatuta".
Eta emakume migratzaileez ari bagara, oztopoak biderkatu egiten dira: sarerik eza, aurreiritziak, zaintza-karga, zorpetzeko beldurra... Askok ez dute ekiteko eskubiderik sentitzen, nahiz eta gaitasunak eta ideia onak izan.
Jardunaldian, ekintzailetzaren eragin psikologikoaz ere hitz egin zen. Finantzaketarik ez izateak proiektu bat geldiarazteaz gain, autoestimua higatzen du. Askotan ezetz esaten dizutenean, arazoa zu zarela uste duzu.
Gainera, burokrazia motibazioa galtzeko modukoa izan daiteke, eta pertsona batzuek ahalegina merezi duen inbertsio gisa ikusten badute ere, beste batzuk jota
sentitzen dira, hainbeste paper, eskakizun, justifikazio eta formularioren aurrean.
Testuinguru horietan, laguntza- eta aholkularitza-lanak balio berezia du. Kontua ez da kreditu bat erraztea bakarrik, baizik eta hor egotea zenbakiak berrikusteko, ideiak birpentsatzeko edo ezetz esateko... "ez" horrek arazo handiago bat saihesten duenean.
Caritasetik esan zuten bezala: "Batzuetan laguntzea ere ezetz esatea da, negozioa bideragarria ez bada".
Behetik sortzen diren proposamenak, dena ez baitzen kexua izan. Jardunaldiaren zatirik itxaropentsuena, hain zuzen ere, bertaratutakoek arazoak identifikatu ez ezik, konponbide oso zehatzak proposatu zituztela ikustea izan zen:
> Banku-hizkuntza termino errazetara itzultzea, mundu guztiak uler dezan zer sinatzen duen eta zer bere gain hartzen duen.
> Informazioa pertsonak dauden lekura eramatea: mintzalekuak, elkarteak, auzoak, gizarte-sareak... Laguntza bat dagoela jakiten ez baduzu, ezingo duzu inoiz eskatu.
> Finantza-hezkuntzako tailerrak egitea, kulturalki eta hizkuntzari dagokionez pertsona migratuen errealitatera egokituta.
> Erakundeen arteko lankidetza-sareak sortzea, ahaleginak batzeko eta baliabideak, esperientziak eta kontaktuak partekatzeko.
> Kreditua eskuratzean genero- eta migrazio-irizpideak ezartzea, pertsonen bizi-ibilbideak, jakintza informalak eta aurretiko esperientzia baloratuz.
> "Pertsiana igotzeko dirua" ospetsuaren prozesuak sinplifikatzea, askotan hasita dagoenarentzat ezinezkoak diren epeak eta paperak murriztuz.
Eta orain zer? .- Apirilalren 3ko jardunaldia ez zen azken puntua izan, abiapuntua baizik. Mugarik gabeko Ekonomilariak lanean ari dira ondorio guztiak biltzeko, onura publikoko material bihurtzeko eta finantzaketa-eredu bidezkoagoa, inklusiboagoa eta eraldatzaileagoa sustatzen jarraitzeko
Izan ere, kredituak ez luke pribilegio bat izan behar, kontaktu, abal edo azterketa finantzarioak dituzten gutxi batzuentzat erreserbatua. Kredituak eskuragarri egon beharko luke ideia ona, konpromisoa eta komunitatearentzat balioa sortzeko gogoa duten pertsona guztientzat.
Hizlarietako batek esan zuen bezala: "Kontua ez da gizabanako bakoitzak mailegu bat jasotzeko eskubidea izatea. Kontua da, gizarte gisa, ez uztea proiektu bideragarriak bidean gera daitezen sarbiderik ezagatiz".
Eta hori da honelako espazioak eraiktzea bilatzen duguna: ekosistema bidezkoago bat, non ekitea ez den hutsera jauzi bat... baizik eta bide posible bat.
Topaketa hauetan parte hartzea interesatzen bazaizu, idatzi beheko laukian zure helbide elektronikoa eta hurrengoa daukagunean abisatuko dizugu:



