II. Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Hackatona | Hack the system!

Eta kurtsoaren hasierarekin arazo ekosozialei irtenbidea emateko elkarrekin gogoeta egitea proposatzen dizuegu!

Estatu topaketa bat izango da, elkarlanean lurralde osoko gazteek ekonomia sozial eta solidarioan duten rolaren inguruan pentsa dezaten nahi dugu.

Mugarik gabeko Ekonomilariak-etik Jar zaitez abian beste ekonomia baten alde: Ekonomia Sozial eta Solidarioa proiektuaren arloan Madrilgo erkidegotik kanpo bizi zaretenoi joan-etorriko bidaiaren kostua itzuliko dizuegu (beca transporte dokumentua), baita Irailaren 28ko bazkaria ere izena eman duzuen pertsona guztiei.

Topaketako koordenatuak:

Noiz? Larunbata, irailak 28, 12etatik 21etara

Non? Caixa Forum espazioa, Kafetegiko espazioa (Prado pasealekua, 36, Madril)

Nola eman izena? Bete ezazu hurrengo inprimakia, irailaren 20ean 14ak arte. Zure postua mezu elektronikoz baieztatuko dizugu irailaren 23an. 

Proposatutako lan-ardatzetako batean izena ematea eskatuko dizuegu:

– 1. ardatza: HEDAPENA. Nola ematen dugu Ekonomia Sozial eta Solidarioa ezagutzera?
– 2. ardatza: ERAGIN POLITIKOA. Zein politika publiko sortzen ditugu eta nola gauzatzen ditugu?
– 3. ardatza. HEZKUNTZA. Nola barneratu ESS heziketa formal eta ez formaleko zentru desberdinetan?

Informazio gehiago aurkitu ahal izango duzute hurrengo dosierrean

Gainera, topaketan MediaLab Prado -ra bixita bat antolatuta daukagu, non euren proiektua azalduko diguten. MediaLab Prado herri laborategi bat da, proiektu kultural irekien ekoizpenerako elkargune bezala dabilena. Edozein pertsonak proposamenak egin edo beste batzuetara batu eta elkarlanean burutu ditzake. Jarduerak lan taldeetan egituratzen dira, proiektuen ekoizpenerako deialdi irekiak, elkarlaneko ikerketa eta ikasketa komunitateak edonolako gaien inguruan. 

Hackatoneko beste sorpresa da 27an eta 28an Madrilen Madrilgo Udaletxeko Ekonomia Sozialaren bulegoak antolatutako Hezkuntza eta Ekonomia Sozial eta Solidarioaren inguruko jardunaldia egongo dela. Nola irakatsi ekonomia trantsizio ekosozial baterako?

Hemen uzten dizuegu informazio gehiago honen inguruan, izena eman dezazuten parte hartu nahi izatekotan!

Gainera, 27an Klimaren aldeko Nazioarteko Greba ospatuko da, MgE-ek bultzatu duena.

Edozein galdera edukitzekotan hurrengo helbidearen bitartez jarri zaitezkete kontaktua: ess.formacion@ecosfron.org edo 91.549.72.79 telefonora deituz, Elena edo Lucíagatik galdetuz. 

Laister arte!

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.