30 diciembre, 2023
Euskadi

MgE Euskadik » FINANTZETAN IBILI, GU?» ikastaroa eman du Basauriko Emakumeen Etxean, MARIENEAn

Marienean emakumeentzako finantzei buruzko ikastaroaren itxierarekin batera, urteari agur esan diogu. Emakumeak finantza-gaietan ahalduntzera zuzendutako ikastaroa da, baina, nola ez, eredu ekonomiko hegemonikoa eta horren oinarri diren finantza-tresnak zalantzan jartzera bideratua izan da ere.

Marieneatik, emakumeak horrela ziren gonbidatuak parte hartzera:

Zenbat aldiz pentsatu duzu zuk horretarako ez zenuela balio? Deseroso sentitu al zara inoiz bankuan? Gure baliabide ekonomikoak kudeatzeko heziak izan ez garen arren, askok ikasi dugu horretan aritzen. Hori guztia partekatuko dugu eraiki nahi dugun eredu ekonomikoari buruz hausnartzen dugun bitartean.

12 orduko ikastaro honetan honako gai hauek jorratu ditugu:

– Nire harremana diruarekin eta bankuekin
– Bankuak eta egungo finantza-sistema
– Finantza-plangintzako tresnak
– Bankuko produktu eta zerbitzu nagusiak: ordainketa-kontuak, aurrezkiak, hipotekak, maileguak, inbertsioak
– Kontsumitzaile gisa ditugun eskubideak
– Gizarte-eraldaketarako finantza etikoak


6 asteetako formazioa eta parte hartzaileen arteko esperientzien trukaketa ondoren, asko ikasi dugu eta ohartzen gara gai horiek ulertzeko beharrezkoa dela hitz egitea eta partekatzea.

Ikusten dugu genero-desberdintasunek eragin handia dutela gure loturan eta pertzepzioan finantzetan, bai eta baliabideen eskuragarritasunean ere, dirutan edo denboran. Berdintasunezko gizarteak eraikitzeko, jabetu behar dugu harreman horretaz eta gure bizitzetan nola eragiten duen, eta, behin jabetuta eta ahaldunduak izanik, aldaketarako ekintzak gauzatu behar ditugu.

Eskerrik asko EsF-tik parte-hartzaile guztiei, zuen prestasunagatik eta esperientziak trukatzeko izandako eskuzabaltasunagatik. Plazer handia izan da ikastaro hau zuekin partekatzea.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.